Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Arbaso durangarren bila

Orain dela zenbait hilabete Argentinako neska gazte batek idatzitako zutabeak hunkitu egin ninduen. Argentinan jaio eta hazi den Mariana Grandek euskaraz idatzitako lerroak ziren. Merito handia argentinar honena pentsatu nuen.

Nondik sortu ote zitzaion Marianari euskaraz ikasteko gogoa? Nondik-nora euskaraganako interesa aita gailegoa eta ama argentinarra dituen gazteari? Antza denez, durangar batek izan du zerikusia ibilbide honetan, Dolores Munitxa Agirre andereak, hain zuen.

Dolores gaztetan joan zen Argentinara, 22 urte inguru zituenean eta Marianaren aittittegaz batu zen. Ez zuen euskaraz norekin hitz egin, halere, euskara ez zuen guztiz ahaztu. Ilobak jagoten zituenean, lotara joan aurretik, ipuinak kontatzea zizkien. Honela gogoratzen du Marianak:

Ipuin bat asmatuta zen. Bestea ez dakit asmatua zen ala ez, beti euskaraz kontatzen zigulako. Zeri buruzkoa zen ipuina? Ez dakigu, inoiz ez genion itzulpenik eskatu. Baina hori ez zen gauza bakarra: zenbakiak batetik hamar arte esaten zituen.

Marianak eta ahizpak amamaren ipuinak ulertzen ez zituzten arren, Doloresek ereindako euskaraganako maitasun hazia ilobaren barneraino heldu zen, eta handik urte batzuetara baita hazi hori ernetzen hasi ere.

Ikerketa bat egiten ari nintzela amets egin nuen. Ikerketa horretan, “jai” hitza agertzen zen. Esnatzean, interneten zer zen bilatu nuen eta euskarara iritsi nintzen. Berehala non ikasi euskara bilatu nuen

Ikastaroan izena eman, euskaraz ikasten hasi, euskara ikasi, internetez astero euskara praktikatu mintzanet.net bidez eta oraintsu B2 lotu du Marianak. Euskal Herria ez du ezagutzen, ez daki  ezagutuko duen, halere, herri honek, euskarari eskerrak, bere bizitzan dagoen jende maitagarriena aurkeztu omen dio.

Dolores Municha Aguirre, “Yaya”ri eskerrak ari naiz euskaraz idazten.

Berbok irakurri ondoren, emozioz beterik, Dolores Munitxaren familiaren bila hasi nintzen, Mariana mintzanet kideari poztasun bat emateko asmoz. Erraza izango zela pentsatu nuen, Munitxa asko ezagutzen baititut, baina ez da horrela gertatu. Hainbat Munitxarekin hitz egin dut,  baina Doloresen arrastorik ez.

Zorionez, Jose Angel Orobio-Urrutia Durangoko udal artxibozainaren laguntzari  esker datu batzuk lortu ditugu. Dolores Munitxa Agirre Durangon jaio zen 1914an. Modesto durangarraren eta Maria iurretarraren alaba izan zen. Ahizpa bi izan zituen Beatriz eta Divina eta Juan izeneko neba bat. Durangoko Artekale 31an bizi izan ziren.

Beharbada auzolanean, denon artean,  aurkituko dugu Beatriz, Divina edo Juanen ondorengoren bat. Ederra litzateke egunen batean Marianak Euskal Herria eta Doloresen familia ezagutzea. Bitartean:

“Agur eta ohore Dolores Municha Aguirre”

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Mertxe

    Oso istorio polita, Marisa. Mila esker!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados