Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Anbulantzia

Gurutzetako ospitalean ikusitakoa aho zabalik utzi nau. Belaunetik ebakuntza eginda zegoen pertsona bat bisitatzera joan eta bertan ohartarazi nintzen, anbulantzietako langileek aurrera daramaten grebaz. Beraien aldarrikapenak azaltzen dituen pankarta bat dago zintzilik ospitaleko sarreran baina egia esan, ordurarte ez nintzen horretaz ohartu. Bisitatzera joan nintzenean eta alboko gaztearen larritasuna ikusi nuenean konturatu nintzen zer gertatzen zen.

Ospitaleko hirugarren solairuan, surf-a egiten duen gazte bat ezagutu nuen. Surf-a du gustoko eta ia egunero, neguan, udan, udaberrian zein udazkenean Sopelanako hondartzara joaten da bere neska lagunarekin. Zorte txarrak lagundu dio oraingo honetan eta hankan ebakuntza bat egin behar izan diote.

Ebakuntzaren ondorioz, ezin du hanka mugitu eta ideltzoa du, goitik behera. Imajina ezazue  zer nolako panorama duen gazte honek. Hiru egun ohetik mugitu barik zegoen, komunera joateko ezin altxatu, mina, eta aspertu egiten zen. “Pazientzia! behar duzu”, esaten zion bere neska lagunak, “baina ai ama! mina dut eta badakizue… egoera horretan egon beharko naiz gutxienez hiruhilabete” erantzuten zion. Bere aurpegi larria ikustekoa zen.

Hiru egun igaro ondoren, etxera joan behar zela esan zioten. “Zelako ondo, zer nolako poza” hartu zuen. Etxera joateko anbulatziaren eskaria egin zuen. Etorriko zela baina ordua ez zekitela esaten zioten. Bien bitartean, itxaron beharra dago. “Egon zaitez lasai baina gaur greba eguna dute eta ez dakit… ba” esan zion alboko ohean zegoen gaixoak.

Ospitalean bazkaldu zuen eta laster etorriko zirelakoan, prakak, kamiseta garbia, alkondara eta hiru eguneko bizarra kentzen hasi zen. Albokoak esan  zion, “meriendatxeko orduan, arratsaldeko bostetan, oraindik ere hemen egongo zara”. Ez, erantzun zion gazteak. Bien bitartean, lo kuko bat egiteko denbora ere eman zion.

Arratsaldeko bostetan kafesnearekin bost gailetak jaten zituen bitartean, albokoak umore onez esan zion: “Esan nizun, ordu honetan ospitalean jarraituko duzula. Horrela jarraituz, afaria ere hemen izango duzu. Baliteke, gauean ere hemen izatea”.

“Ez horixe” erantzun zion. Gaztearen pazientzia agortzen hasia zen eta orduan, bere aitari deitzea eta aitaren kotxean etxeratzea erabaki zuen. Bere aitari deitu eta afaltzeko ordubete geratzen zenean, muletak hartu eta igogalutik alde egin zuen. Gaztearen berbak eta haserrea entzutekoak ziren. Gogoratzen ditut: “Ez dago eskubiderik, nor da egoera honen erruduna, animaliak bezala tratatzen gaituzte”.

Egia esan, ez dakit nor den erruduna baina arazoa konpontzeko gaitasuna duenak konpon dezala. Gazte honek egun osoa igaro zuen ospitalean, ez zituen inongo azalpenik jaso eta azkenean, bere aitaren autoan etxera joan behar zen. Lotsagarria!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados