Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Aitte

Udagoienean sartu garen arren, umorea ez jaku agortu, ondiño egun batzuetan behintzat hortxe izango dogu jai giroan, besteak beste, ondorengo kanta ezagun honen oihartzuna: ???Aitte San Migel Ijjurretako zeru altuko lorie agure zarrak jantzan ikusi t´harek eitten jjok barrie???.

Iurretako jaietan beti sortzen jat burutazio bera: Iurretakoek AITTE daukate. Gure belaunaldiko gehienok be ???AITTE??? eduki gendun, banaka bati, zorionez, ondiño be bizi jako aitte. Gure alabek eta loba batzuk be badaukie aitte.

Azken boladan ostera, konturatu naiz ume gehienek AITA daukiela, egia esan ez dot AITTE daukan ume bat askorik ezagutzen. Antza denez, modak moda izaten dira eta gure hizkuntza be ez da hortik libre aurkitzen.

Zergatik ete da? Zer gertatu da aittekaz ? modatik pasatu ete dira?

Beno, onena euskaltzainen bati itauntzea izango da, ez dozue uste?

Iurretarrek behintzat badaukate aitte, zeruan ez eze, baita jai batzordearen izenean be. Ondo izan lagunok eta jagon aitte.

>

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. ama

    Aitte dala ta, gure semeak ondiño esaten dau; eskerrak! Ta espero dot “mis aitas”-era sekule ez allegetea.

    Deja una Respuesta
  2. ama

    Aitte dala ta, gure semeak ondiño esaten dau; eskerrak! Ta espero dot “mis aitas”-era sekule ez allegetea.

    Deja una Respuesta
  3. Durangar

    Gure etxean aitte eta aittitte be erabiltzen dira baina, arrazoi duzu inguruko betiko euskaldun asko entzuten dittut AITA eta AITITE erabiltzen

    Deja una Respuesta
  4. Durangar

    Gure etxean aitte eta aittitte be erabiltzen dira baina, arrazoi duzu inguruko betiko euskaldun asko entzuten dittut AITA eta AITITE erabiltzen

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados