Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

On Martin Egunaren ospakizuna Apatako plazan

Atxondok On Martin Eguna ospatuko du gaur, azaroak 14, Apatako plazaren inguruan. Egunerako egitarau zabala prestatu du Atxondo Kultura Mahaiak, herriko eragileekin elkarlanean.

​​​Egitaraua honako hau da:

  • ​​​16:30ean, familientzako tailerrak.
  • ​​​18:00etatik aurrera, taloak denontzat.
  • ​​​19:00etan, Andasto dantza taldearen saioa.
  • ​​​20:00etan, Hektor Folk eta Valdesen emanaldia.

Ohituraz, On Martin azaroaren 10ean ospatu izan da, San Martin bezperan. Iaz, ordea, San Martin egunaren inguruko ostiralera mugitu zen ospakizuna eta aurten nahiz aurrera begira ere horrela mantentzea da asmoa: azaroaren 10tik gertuen dagoen ostiralean ospatuko da. Erabakia Atxondo Kultura Mahaian hartu da, herriko eragileekin batera egindako hausnarketaren ondoren, eta horrela jai giroa sustatzeko asmoz.

Ohitura berreskuratuz

​​​On Martin eguna aspaldiko ohitura da Apatan, eta herriak istorio berezi bat dauka horren jatorriari buruz. Herritarrek azaltzen dutenez, Martin izeneko gizon dirudun batek elizako dorrea eraiki ei zuen baldintza bakar batekin: auzoko etxe guztietan ardoa oparitzea bere izenean. Horregatik, Martin izena zuen gizon haren oroimenez, On Martin eguna bihurtu zen Apatan txistorra eta ardoa dastatzeko eguna.

Ohitura 60ko hamarkadan galdu zen, baina 90eko hamarkadaren hasieran berreskuratu zuten, eta ordutik urtero ospatu izan da plazan txistorra eta ardoa banatuz. Pandemiak eten egin zuen ohitura, baina Atxondo Kultura Mahaiak orain hiru bat urte berreskuratu zuen, hauspo berriarekin eta egitarau zabalagoarekin, herri-giroa indartzeko asmoz.

​​​Martzaan ere ospakizuna

Gogoratu behar da Martzaa auzoan ere ospatzen dela San Martin eguna. Aurten azaroaren 15ean egingo dute, larunbatean. 11:00etan kalejiran irtengo dira Axpetik Martzaara. 11:30etan meza hasiko da eta ondoren lunch bat izango da. Ondoren, kalejiran itzuliko dira Axpera, Atx-Azpi elkartean bazkaltzeko. Egun osoan zehar musika izango da Hektor Folk taldearen eskutik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados