Banner en desktop Banner en moviles
Berrizko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

‘Ombuaren Itzala’ filma, martxoaren 20an eskainiko da Amorebietan

Datorren ostegunean, martxoak 20, Patxi Bisquert aktore eta zinemagile gipuzkoarrak zuzendutako ‘Ombuaren Itzala’ filma eskainiko da Zelaietako Auditorioan, arratsaldeko 19:30ean. Filma euskal-argentinar koprodukzio bat da, Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 – Rosario, 1910) bertsolariaren bizitza eta lana berreskuratzen duena. Otañok behin baino gehiagotan emigratu zuen Argentinara, eta arrasto sakona utzi zuen bertako herritarren artean.

Hala, ‘Ombuaren itzala’ Euskal Herriko eta Argentinako hainbat lekutatik auzolanaren eredupean ahaleginak batu dituzten kolektibo eta pertsona askoren parte-hartzeari esker egin da. Amorebieta-Etxano lankidetza-sare horren parte izan da, eta babesa eman dio filmaren ekoizpenari. Eta hain zuzen esker ona adierazteko eskainiko da datorren osteguneko proiekzioa, filma zineman estreinatu aurretik.

Emanaldia auzolanean parte hartu zuten eta bere garaian 10 euroko bonuak erosi zituzten pertsonei zuzenduta dago. Bonu horiek filmaren kolaboratzaile gisa aitortzen ditu pertsona hauek, eta horregatik doan ikusteko aukera izango dute filma zirkuitu komertzialera eraman aurretik. Kasu honetan, txartela erosi zuten zornotzarrek datorren ostegunean, martxoak 20, ikusi ahal izango dute filma Zelaietako Auditorioan. Egun horretan, auzolangile eta ekoizle gisa izan duten lankidetza aitortzeko opari bat jasoko dute.

Hala ere, bonua ez duutenek ere filma ikusteko aukera izango dute, bi modutara:

  • Egunean bertan auzolankide eginez (10 €), ekoizle izan diren pertsonen baldintza berberekin.
  • Eguneko sarrera ordainduta (3 € eta inolako aitorpen gehigarririk gabe).

Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu ostean, ‘Ombuaren itzala’ bere ibilbidea jarraituko du, Pello Mari Otañoren historia ahalik eta jende gehienari hurbiltzeko eta haren bizitza eta memoria ezagutzera emateko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados