Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

‘OinezBusa’, Zabalarra Eskolarako bidea oinez egiteko egitasmoa

‘OinezBusa’, Zabalarra Eskolarako bidea oinez egiteko egitasmoa

Durangoko Zabalarra Eskolan ‘OinezBusa’ deritzon ekimena ari dira bultzatzen. Egitasmo honen helburua bikoitza da: alde batetik haurren artean mugikortasun jasangarriaren hausnarketa bultzatzea eta beste aldetik, kalearen erabilera soziala berreskuratzeko balioetan heztea.

Ekainaren 18tik 22ra burutuko den iniziatiba hau, “Eskola Bidean” proiektuaren barruan antolatu du Durangoko Udaletxearen Agenda 21 sailak. Bere aldetik 2011-2012 ikasturtean Zabalarra ikastetxeko guraso elkarteak eta zuzendaritzak gogo biziz parte hartu dute hausnarketan.

‘OinezBusa’ ekimenak umeen desplazamendu jasangarria bultzatzeko guraso boluntarioek gidatutako hiru ibilbide antolatu dira 5 abiapunturekin. Iniziatiba honek umeen eskolara eguneroko joan-etorria oinez eta modu seguruan egitea eta autonomia gehiago gara dezaten du helburu.

Gaztetxoenen ibilbidea segurua egiteaz gain, ekimenak hauengan mugikortasun jasangarriaren eta kalearen erabilera sozialaren balioak sustatu nahi ditu. Autoaren erabilerak suposatzen duen kutsatzea eragozteko eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko. 
Zabalarra eskolako gurasoen elkarteak aditzera eman duenez eskolara egiten diren desplazamenduen %10,5 autoz egiten dira eta %3,6 bakarrik bizikletaz. Gainontzeko %85,1 oinez egiten dira.

Eskolako jaia

Ekimena ekainaren 22an bukatu arren, Zabalarrako umeen kontzientziazioan jarraitu nahi dute guraso elkartekoek, horregatik ostiral honetan ospatuko den ikasturte amaierako festan “Bizikleta geldiren lasterketa” egingo dute. Horretaz gain tailerrak, merkatu solidarioa eta joko tradizionalak ere egingo dituzte.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados