Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Musika eta lehiaketa ugari asteburu osoan Muntsaratz auzoan ospatuko diren jaietan

Musika eta lehiaketa ugari asteburu osoan Muntsaratz auzoan ospatuko diren jaietan

Muntsaratzeko auzokideek iraileko lehen asteburuan ekingo diote aurten ere auzoko jaiei eta prestatutako egitarauan hainbat ekitaldi izango dira irailaren 14a arte.

Donien-atxa altxatzearekin hasiko dira jaiak bihar, arratsaldeko zazpietan, eta jarraian umeen dantza ekitaldia, paella eta tortilla lehiaketetako izena emateko epea irekiko da. Ondoren Kalitatea Fundazioak lagundutako parrilada izango da eta eguna amaitzeko Xaibor Djren ekitaldia.

Mozorro Eguna ospatuko dute larunbatean eta goizeko hamaiketatik aurrera buruhandiak, mozorro lehiaketaren hasiera eta paellen aurkezpena izango dira. Arratsaldean mus eta tute txapelketak jokatuko dira Xirimiri kafetegian, umeek beraientzat prestatutako jolasekin disfrutatuko dute eta iluntzean lehiaketako tortillak aurkeztuko dira. Eguna amaitzeko Dj baten saioa izango da.

Buruhandiekin eta Zelai-Alaiko poniekin disfrutatzeko aukera izango dute umeek igandean hamaiketatik aurrera eta jarraian aldi bereko xake partidak, Oliver magoaren saioa  eta ‘zure erara’ herri bazkaria iragartzen dira. Arratsaldean igel-toka txapelketa, Kondairak lagundutako ludoteka, disko-txiki saioa eta txokolatada izango dira.

Jaiak hurrengo asteburuan jarraituko dute larunbatean, irailaren 13an, 14 urte arteko umeen futbito txapelketarekin eta igandean, azkenik, V. Duatloi txikia lehiatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados