Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Musika eta dantza izango dira Kainaberaren Jaialdian

Musika eta dantza izango dira Kainaberaren Jaialdian

Azken urteetan ohikoa bilakatu den Elkartasun Jaialdia ospatuko da Elorrion gaur, eguerdiko 12.00etan hasita, eta bertan herriko hainbat musika eta dantza talde eszenaratuko dira. Gobernuz Kanpoko Kainabera erakundeak antolatutako ekimenerako sarrera borondatea izango da eta lortutako dirua Kolonbiako Bogotá hiriko auzo txiro bateko jantoki komunitarioei laguntzeko bideratuko da.

2014ko jaialdia Arriola Antzokira bueltatzen da eta bertan Elorrioko hainbat talde izango da. Agerraldian Besaide dantza taldea, Elorrioko txistulariak, Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxea, Arantxa eta Pantxo, Garamenditar Augustin Musika Eskola, + ke kuerdas musika taldea, Bixente Beitia eta Plazako dantzen ikastaroko kideak izango dira.

Ekitaldian, musika eta dantza ikuskizunekin gozatzeaz gainera, Kainaberako proiektu baten berri emango da. Hain zuen, Bogotáko auzo txiroenetarikoa den Ciudad Bolivarren dauden jantoki komunitarioen egitasmoa.

Ciudad Bolivar auzoko biztanle gehienak euren lurrak utzi dituzte gerragatik eta pobreziagatik. Iaz, 250 pertsonak izan ziren elikadura zerbitzu horren onuradun. Astegunetan egoten da zabalik, eta jatordu bat eskaintzen dute elikadura premiak kontutan edukita. 5 urtetik beherako umeak, nerabeak eta pertsona nagusiak dira gehienbat bertan bazkaltzen dutenak. Bazkariez gainera, komunitateko pertsonentzako bost formazio tailer eskaini dituzte, nutrizioa, higienea, bizitza ohitura osasungarriak eta auzolanaren inguruan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados