Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Musika, dantza eta dastaketa ugari izango da Mendiolako San Kristobal jaietan

Musika, dantza eta dastaketa ugari izango da Mendiolako San Kristobal jaietan

Musika, dantza eta dastaketak nagusituko dira ostegunetik aurrera Abadiñoko Mendiola auzoan ospatuko dituzten San Kristobal jaietan. Auzoko jai batzordeak prestatutako egitaraua arratsaldeko 19.00etan hasiko da, donien atxa altxatzen dutenean, eta ondoren trikitilarien saioa izango da. Gauean Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes bertsolarien ekitaldia egongo da eta ondoren berakatz zopa dastaketa izango da auzokoentzat.

Goizeko 11.00etan izango den meza nagusiarekin hasiko da ostiralerako prestatutako egitaraua eta 12.30ean Abadiñoko dantza taldearen ekitaldia egongo da eta gazta, orgia eta ardoa banatuko dira. Arratsaldeko 16.30etan mus txapelketako kanporaketak abiatuko dira eta gaueko 22.00etan Rude Pride, Adrenalized, Sustrajah Band eta Dirty Brothers taldeen kontzertu hasiko da.

Kotxe klasikoen erakusketaren irekierarekin hasiko dituzte larunbateko ekitaldiak 13.00etan eta ondoren bakoitzak bere maletarekin egindako bazkaria egongo da. Arratsaldean umeentzako jolasak eta tortilla txapelketa egongo dira eta gauean Luhartz taldeak girotutako erromeriaz gain bolo txapelketa egongo da. Goizaldean txokolatea bizkotxoekin banatuko da.

Igande eguerdian Mendiolako Alluitz dantza taldearen saioa iragartzen da eta jarraian ugasixo txapelketa eta errifaren zozketa egingo dira. Donien atxa jaitsi dute ondoren eta horrekin agurtuko dituzte aurtengo jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados