Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Mugikortasun jasangarriarekin kontzientziatzeko lehiaketa antolatu dute Durangon

Mugikortasun jasangarriarekin kontzientziatzeko lehiaketa antolatu dute Durangon

Durangoko Udalak interbentzio artistiko bat garatzeko lehiaketa antolatu du. Datorren irailaren 15etik 20ra bitartean ospatuko den Mugikortasun Astearen baitan kokatzen da egitasmoa, eta 700 euroko sari bakarra emango du. Proposamenak datorren abuztuaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira.

Deialdia edozein proposamenera zabalik dago, eta erabilitako teknika, euskarria zein ingurunea askea izango da. Aukeratutako proiektua, datorren mugikortasun astearen baitan garatu edota kokatuko da.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, proiektua bakarka edo taldeka gauzatu daiteke, kontuan hartuta diru saria proiektuari egokitzen zaiola, eta ez artistari.

 

Proposamenaren aurrekontua

Proposamenak bidaltzeko azken eguna datorren abuztuaren 29a izango da. Proiektu aukeratuaren berri irailaren 1ean jakinaraziko da, eta egitasmoaren garapena eta gauzapena, berriz, irailaren 15etik 20ra bitartean egin beharko da.

Bidalitako proiektuarekin batera artistaren edo taldearen datuak bidali behar dira eta honen aurrekontua, PDF formatuan eta 5Mb-ko gehienezko pisuarekin.

Epaimahia Durangoko Udaleko ordezkari batek, mugikortasun jasangarriaren alorreko ordezkari batek, ata gaian aditua den artista batek osatuko dute

Helbidea: juan.berdeago@gmail.com

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados