Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Mikel Iturrate, Aitor Alonso eta Ane Romero, Ipuin Laburren Lehiaketako irabazleak

Mikel Iturrate, Aitor Alonso eta Ane Romero, Ipuin Laburren Lehiaketako irabazleak

Zuhaitzaren eta Uraren Astearen ekitaldien inguruan antolatu du lehenengo lehiaketa Amorebieta-Etxanoko Udalak, Dendariak Elkartearen laguntzarekin. Mikel Iturrate, Karmengo Ama ikastetxetik, eta Aitor Alonso eta Ane Romero Urritxe Institutuko ikasleak izan dira irabazleak. E-book bana jaso dute sari bezala, Dendariak elkartean eskutik.

Parte-hartze zabala izan du lehiaketak, izan ere “guztira 50 ikaslek parte hartu dute, eta 45 ipuin labur jaso ditugu. Ez dago batere gaizki, literarura lehiaketa dela kontutan hartzen bada”, gogratu zuen David Latxaga, Amorebieta-Etxanoko alkateak, atzo  Udaletxeko pleno aretoan burutu zen sari banaketan.

Lehiakideek marrazki batetik abiatuta osatu behar izan dute kontakizun laburra, 1.500 eta 2.000  karaktere ingurukoa. Mikel Iturratek “Itsasoaren doinua” izeneko poesia idatzi du; Aitor Alonsok, berriz, “Kaio begiralea” izena eman dio bere lanari, eta Amaia Roomerok “Gure planeta laguntza eske” lana aurkeztu du.

Sari banaketa egin aurretik, Eskolarteko Foroa ospatu da. Ikasturtean zehar bi egiten dira, helburu bikoitzarekin: batetik, Eskolako Agenda 21 programaren baitan lantzen ari diren gaiaren inguruko hausnarketa egitea, eta bestetik, udal ordezkarien eta ikasleen arteko komunikazioa kanal bat zabaltzea.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados