Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Martxan da Oreka proiektua, Atxondoko herri bizitza sustatzeko egitasmo berria

Atxondo Kultura Mahaiko Amaia Camuñas, Oreka proiektukoIker Arruti eta Ibai Santos, eta Atxondoko alkate Eneritz Agirre
Atxondo Kultura Mahaiko Amaia Camuñas, Oreka proiektuko Iker Arruti eta Ibai Santos, eta Atxondoko alkate Eneritz Agirre.

Atxondoko herri bizitza indartzea helburu duen Oreka proiektua martxan da. Udalaren enkarguz, aditu talde batek herriko bizitza sozialaren gaineko diagnostikoa egiten dihardu, eta, behin informazioa bilduta, etorkizunera begirako estrategia eta ekintza-plan bat diseinatuko du. Egitasmoaren helburua da herri-bizitza aktiboa bultzatzea, herritarren ekarpenekin eraikia.

Lanketa hau Iker Arrutik eta Ibai Santosek egingo dute. Biak Oreka proiektuko kideak dira, eta Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza ikasketak egin dituzte. Gazteak izan arren, badute eskarmentua eta Maruri-Jatabe eta Zegama bezalako herrietan antzeko proiektuak garatu dituzte.

Diagnostikoa osatzeko, herritarren iritziak jasotzen ari dira. Dagoeneko elkarte eta eragile askorekin batu dira: guraso elkartea, eskola, Asuntze mendi taldea, Andasto dantza taldea, Sorginen Lasterketa, Marixurrike, Gaztetxea… Horrez gainera, galdetegi bat zabaldu dute interneten, herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSch1TYKK1cj0pp269NQ
n7D-VfutVcSeV5hznle_5ZhclCQRUw/viewform

Parte hartzea sustatzeko lau saio ireki ere antolatuko dituzte, adinaren arabera banatuta. Bi batzar uztailaren 24an izango dira: 12:00 inguruan nerabeekin eta 18:00 inguruan gazteekin. Uztailaren 28an, arratsaldez, beste saio bi egingo dira: umeekin bata eta helduekin bestea. Batzar denak eskola zaharreko gelan egingo dira.

Parte-hartze prozesuarekin paraleloan, herrian azken urteetan antolatu diren ekimenak aztertuko dituzte, zeintzuk eta zergatik funtzionatu duten identifikatzeko. Aldi berean, beste herri batzuetan arrakasta izan duten esperientziak begiratuko dituzte, Atxondon aplikagarriak izan litezkeen jakiteko.

Prozesuaren azken fasean, jasotako informazioarekin txosten bat osatuko dute, gaur egungo diagnostikoa eta etorkizunerako ekintza-plana bilduko dituena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados