Durangoko Energia Komunitatea
Garaiko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Herriaren Eskubideak-Independientes

Martxan da Abadiñoko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa

Abadiñoko Merkatari Elkarteak (AME), Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du hirugarren urtez. Tokiko saltokietako erosketak dinamizatzea, establezimenduen sormena aitortzea eta udalerrian Gabonetako espiritua sustatzea da lehiaketa honen helburua.

Aldi honetan, udalerriko 11 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan: Abarketeruena Taberna (Iturritxo, 6), Goxoa taberna (Trañabarren kalea, 9), Enxebre Ogidenda (San Andres, 8), Farmazia Miren Itziar Sánchez Robles (Urbitarte poligonoa, 4), Federópticos Apraiz (Trañabarren kalea, 13), La Costura de Mariaje (San Andres, 2), Larrano Taberna (Iturritxo, 7), Mapfre Matiena (San Prudencio, 2), Matiena Farmazia (Trañabarren kalea, 15), Xarma Fisioterapia (Trañabarren kalea, 27) eta Zure Denda (San Prudencio, 6).

Abadiñarrek bi eratara bozkatu ahal izango dute euren erakusleiho gogokoenaren alde, abenduaren 23ra bitarte: establezimenduetan bertan dauden boto-orrien bidez edo honako esteka honen bitartez.

Bozka gehien jasotzen dituen erakusleihoak 500 euroko saria jasoko du erosketa txarteletan, eta, bigarren bozkatuenak, berriz, 300 euro jasoko ditu erosketa txarteletan. Bi sari horiez gainera, lehiaketan parte hartzen duten herritar guztien artean, 200 euro zozketatuko dira erosketa txarteletan establezimenduetan botoa presentzialki eman dutenen artean, eta beste 200 euro online bozkatzen dutenen artean.

Sari banaketa eta azken zozketa

Astelehenean, abenduaren 29an, egingo da sari banaketa. Boto gehien lortu dituzten erakusleihoei sariak banatuko zaizkie, eta parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da.

AMEk herriko saltokietan zehar ibiltzera, erakusleihoez gozatzera, tokiko merkataritza kontsumitzera eta bozketetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

Edurne Maguregi Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak, bere aldetik, parte hartu duten establezimendu guztien ahalegina eta ilusioa azpimarratu ditu: “Beste urte batez, Abadiñorekiko duzuen konpromisoa erakutsi duzue. Lehiaketa honek, Abadiño edertzeaz gain, gure merkataritza sarearen grina eta konpromisoa islatzen ditu, harro egoteko modukoa da komunitate osoarentzat”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados