Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mankomunitateak Abadiñoko Eguneko Arreta Zentroaren araudia onartuko du iraileko osoko bilkuran

Durangaldeko Mankomunitatea eta Abadiñoko Udala elkarlanean ari dira adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuaren araudia ezartzeko, Abadiñon kokatuko den zentroaren funtzionamendua eta sarbide baldintzak arautzeko helburuarekin. Araudi hau Durangaldeko Mankomunitateak datorren astean ospatuko duen osoko bilkuran onartuko da, eta Durangaldeko gizarte zerbitzuen eskaintza indartzeko urrats garrantzitsua izango da.

Mendekotasun arinean dauden adinekoen autonomia pertsonala sustatzea, gizarte isolamendua prebenitzea eta eguneroko bizitzan laguntza eskaintzea izango da zerbitzuaren helburua. Araudiak genero ikuspegia eta ekitate printzipioak txertatzen ditu, eta lehentasunezko sarbidea bermatzen du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat edo gizarte bazterkeriako arriskuan daudenentzat.

Araudiaren arabera zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da, gutxienez 15 orduko intentsitatearekin astean, eta otordua barne hartzen bada, egunean ordubete gehiago luzatuko da. Higiene pertsonala eta gizarte heziketa tailerrak barne hartuko ditu, eta beharrezkoa den kasuetan erabiltzaileentzako garraio egokitua eskainiko da.

Zerbitzu hau martxan jartzeko hurrengo urratsa, araudian oinarritutako pleguak zehaztu eta esleipen publikora ateratzea izango da.

Prezio publikoen eguneraketa

Zerbitzu berri honen arautegia lantzearekin batera, erabiltzaileek ordaindu beharreko prezio publikoa zehazteko lanketa gauzatu da. Prozesu hau Durangaldeko Amangomunazgoak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak eguneratzeko baliatu da eta ordentza berriak erabiltzaileen ahalmen ekonomikoa kontuan hartu, eta salbuespen eta hobariak aurreikusiko ditu egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat.

Durangaldeko Mankomunitateak eta Abadiñoko Udalak, Idoia Otaduy presidentearen eta Mikel Urrutia alkatearen hitzetan, “araudi hau gizarte zerbitzuen kalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko tresna izango da, eta adinekoen ongizatea eta eskubideak bermatzeko konpromisoaren isla da. Gure erakunde publikoetatik elkarlanean jarraituko dugu egitasmo hau egi bihurtzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados