Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Mangamore jardunaldiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Mangamore jardunaldiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Amorebieta-Etxanoko Udalak Manganimeari eta Japongo kulturari buruzko jardunaldietarako kartel iragarlea hautatzeko lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Parte hartzeko interesa dutenek posta elektronikoz bidali beharko dute kartelaren diseinua datorren martxoaren 18a baino lehen eta apirilaren 11n jakinaraziko da irabazlearen izena. Kartelik onena egiten duenarentzako saria 500 eurokoa izango da.

Gazte Informaziorako Bulegoaren bidez antolatzen dira Mangamore jardunaldiak Zornotzan. Lehiaketaren lehenengo edizioan 47 kartel aurkeztu ziren, eta 2.000 bototik gora jaso. Benelo Nsé izan zen orduan irabazlea, eta berak egindako kartelak iragarri zituen 2010eko jardunaldiak.

Kartel onenen aurre-hautaketa egingo du aurten manganime arloko adituek osatuta egongo den epaimahaiak. Jardunaldien facebookeko orrialdean jasotzen diren botoen bidez aukeratuko da kartela (www.facebook.com/tumangamore).
Epaimahaikoek aurre-hautaketa eginda, martxoaren 28an hasi eta apirilaren 11ra arte, gustukoen dituzten kartelak aukeratu ahalko dituzte erabiltzaileek Facebooken bidez.

Antolatzaileek adierazi dutenez, posta elektronikoz bidaltzen den diseinuaz aparte, jatorrizko bertsioa eduki beharko dute egileek, eta irabazleari jatorrizko hori eskatuko zaio. Baldintza hauek bete behar ditu: Tamaina 67×94 cm izango da, ???Mangamore 2k11??? testua agertuko da bertan, eta euskarria digitala izango da (jpg, pdf edo psd formatua).

Parte hartzeko interesa dutenek posta elektronikoz bidali beharko dute kartelaren diseinua gazteinfo@ametx.net helbidera, 4Mb baino tamaina txikiagoa daukan jpg-an, martxoaren 18a baino lehen.

 

ZORNOTZAN. Zornotzako albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados