Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Mañariko Udalak 2026ari begirako aurrekontuak onartu ditu

Mañariko Udalak 2026 urterako aurrekontuak onartu zituen atzo goizeko udalbatzarrean Gobernu Taldearen (EH Bildu) aldeko lau botorekin eta EAJren boto bateko abstentzioarekin. Guztira 1.122.065 euroko aurrekontua edukiko du herriak.

Aitziber Areitio alkateak azaldu duenez, “aurrekontu hauek herritarren ongizatea hobetzea dute ardatz, eguneroko beharrei
erantzunez eta zerbitzuak zein azpiegiturak sendotuz”. Aurrekontuetan hainbat proiektu gauzatzea aurreikusten da, eta hoiriez gain, beste zenbait gerakinaren kontura finantzatuko dira.

2026ko inbertsioen atalean Kirolguneko azpiegitura isolatzeko lanak egingo dira. Iaz tenperatura erregulatzeko bero-berreskuragailua jarri ostean, datorren urtean saretak estali eta hormetan isolamendua jarriko da, bero-galerak saihesteko. Helburua efizientzia energetikoa handitzea da, baina batez ere erabiltzaileen erosotasuna hobetzea. Lan horietarako 22.000 euroko partida aurreikusi da, eta ateetan zerraila berriak ere jarriko dira.

Herriguneko trafikoa mantsotzeko bi goragune jartzea aurreikusten da: bata udaletxearen eta osasun zentroaren artean, eta bestea autobus geltokiko zebra-bidearen ondoan. Udala Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenaren zain dago proiektua gauzatzeko; izan ere, horixe izan da aurten lanak ez egiteko arrazoia. Proiektu honetarako 58.000 euro inguruko inbertsioa aurreikusi da.

Aparkaleku berria

Herrigunean dagoen aparkaleku arazoari irtenbidea emateko lanean jarraituko da, eta herriko sarreran aparkaleku berria egingo da. Une honetan Udala Aldundiak eskatutako moldaketetara egokitzen ari da, lanak gauzatu ahal izateko. Proiektua finantzatzeko Azpiegiturak sailera diru-laguntza eskatuko da inbertsioaren zati bat laguntza horien bidez ordaintzeko asmoz. Horrez gain, aparkaleku aukera gehiago ere aztertzen ari da Udala.

Frontoiko zorua berritzeko 36.000 euroko diru-atala gorde da, eta, aldi berean, frontoiko atea konpontzeko lanak egingo dira. Bestalde, urtero bezala, auzo-bideak konpontzen jarraitzeko 40.000 euroko diru-atala erabiliko da. Besteak beste, Aldegoiena auzoan Urkuleta bideko konponketak aurreikusi dira.

Era berean, auzoetako argiteria publikoa berritzen jarraituko da gaur egungoen bateriek arazoak ematen dituztelako. Aurten jarritako argiteria berriari jarraipena egiten ari zaio udala zelan funtzionatzen duen ikusteko.

Kultura eta gazteria

Kulturaren arloan azken urteetan egindako bideari jarraipena emango zaio. Besteak beste, Kultur Astea, umeentzako ekintzak eta herri bizitza dinamizatzeko bestelako egitasmoak laguntzen jarraituko da, Mañariko herri bizitza indartzeko helburuarekin.

Era berean, gazteei begirako ekimenen suspertzean ere lanean jarraituko da, ekintzak antolatzen lagunduz eta parte-hartzea sustatuz.

Aipatutakoaz gainera, bestelako egitasmoak ere eramango dira aurrera. Esaterako, Mañariko toponimia ikertu eta jasotzeko proiektua gauzatuko da. Ikerketa honek herriko memoria gordetzea eta herriaren nortasuna indartzea ahalbidetuko du

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados