Garaiko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Mañariak bere lehen Gazte Eguna ospatuko du larunbatean

Gazte Egunaren lehenengo aldia ospatuko da larunbatean. Mañariko gazteek antolatutako ekimena da, herriko hainbat eragileren laguntzarekin.

Jardunaldia txupinazoarekin hasiko da, 13:00etan. Trikitilariek berotuko dute giroa. Ondoren, bertso bazkari baten inguruan bilduko dira.

Bazkalostean aurrera jarraituko dute ekimenek. 17:30ean, gazte olinpiadak egingo dituzte, eta 19:00etan karropoteoan irtengo dira giroa herrian zehar zabalduz.

Kontzertuak

Egunari amaiera jartzeko, 22:00etan, Estutu eta Fitoskins taldeek kontzertua joko dute. Ostean, Pan con
Txitxarron DJak emanaldia eskainiko du.

Gazte Eguna sortzeko ideia iazko Inauterietako baba-janean sortu zela azaldu dute antolatzaileek. “Bazkariaren bueltan gazteok berbetan egon ginen eta herria bizirik mantentzeko zeozer egin behar zela komentatu genuen. Hori dela eta, Gazte Eguna antolatzea ideia ona izan zitekeela pentsatu genuen”, diote antolaketa taldeko kideek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados