Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mallabiko Udalak euskara ikastaroak egin dituztenentzako beka-deialdia zabaldu du

Mallabiko Udalak, udalerriko euskal hiztunen kopurua handitzeko eta helduen euskalduntzea bultzatzeko helburuarekin, 2024-2025 ikasturterako euskara ikastaroetan parte hartu duten herritarrentzako beka-deialdia jarri du martxan. Horretarako, udal aurrekontuan kontu-sail espezifiko bat izendatu da, guztira 3.000 euroko zuzkidurarekin.

Dirulaguntza hau jaso ahal izango dute Mallabian erroldatuta dauden eta udal euskaltegietan, euskaltegi pribatuetan edo barnetegi homologatuetan ikastaroak egin dituzten herritarrek, baldin eta ikastaroetara gutxienez %75eko bertaratzea egiaztatzen badute. Ezingo dira onuradun izan Hizkuntza Eskola Ofizialean edo IRALE, IVAP eta antzeko programetan parte hartu dutenek.

Eskaera aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da, eta ebazpenak gehienez azaroaren 28rako jakinaraziko dira. Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko.

Honela lagunduko da diruz, baldin horretarako ezarritako aurrekontuko partida nahikoa bada:

  • Bertaratzea % 75-79koa bada, matrikularen %75 ordainduko da.
  • Bertaratzea % 80-89koa bada, matrikularen %90 ordainduko da.
  • Bertaratzea % 90etik gorakoa bada, matrikularen %100 ordainduko da.
  • %75etik beherako bertaratzea duten ikasleek ez dute dirulaguntza jasotzeko aukerarik izango.

Eskaera egiteko, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da: dirulaguntza eskaera normalizatua (eranskina), NANaren kopia, matrikularen ordainagiria eta euskaltegiaren ziurtagiria bertaratze-ehunekoaren egiaztapenarekin.

Ekimen honen bidez, Udalak berretsi egiten du bere konpromisoa euskararen erabilera soziala sendotzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados