Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Maialen Lujanbioren bertsoekin amaituko dira Gerediagako Salbadore jaiak

Maialen Lujanbioren bertsoekin amaituko dira Gerediagako Salbadore jaiak

Gaur emango diote amaiera Gerediaga auzoko Salbadore jaiei. Txapelketak, trikitilariak, umeentzako jolasak, erromeriak eta bertsoak izango dira protagonistak jaietako egun handian.

Eguerdiko 12.00etako meza ostean, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dira ohitura denez. Ondoren igel txapelketa antolatu dute. Bitartean, Jai Batzordeak kangrejoak banatuko ditu txosnan. Goizean zehar paella txapelketa antolatu dute, eta Lander eta Ainize trikitilariek giroa alaituko dute.

Arratsaldean, berriz, briska txapelketa jokatuko da eta bitartean, umeetzako jolasak egongo dira. Ostean, ‘Basajaunaren sekretua’ ume eta nagusientzako ipuinak eta kantak eskainiko ditu Doro Zobaranek baselizan.

Karabinaz tiroko bigarren kanporaketa lehiatuko dute 18.30ean, eta kanporaketak amaitu ondoren, txapeelketako finala jokatuko da 10 lehen sailkatuekin.

 

Argazki erakusketa

Iluntzeko 20.00etan ‘Kantuan’ ibiliko dira Gerediagan Doro Zobaran lagun harturik. Ondoren, Ansorregi, Laja eta Larrañagarekin erromeria izango da.  Gaueko 21.00etako bertso afarian Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio izango dira. Afari ostean, erromeriak jarraituko du goizaldera arte.

Azkenik, Hamabi Harri elkarteak urtean zehar egindako ekitaldietan ateratako argazkiekin erakusketa egingo du gaur.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados