Maialen Arregi Ganboa artista elorriarrak egindako ‘Batu zeu be jaira’ kartelak iragarriko ditu irailaren 2tik 10era bitartean ospatuko diren Ferixa Nausikoak. Aurten lortutako saria lehiaketa honetan lortzen duen hirugarrena da.
‘Batu zeu be jaira’ kartelak Ferixa Nausikoetako osagai nagusiak biltzen ditu. Alde batetik, urteko azoka garrantzitsuenean egoten diren animaliak azaltzen dira, gizaki gorputzarekin marraztuta badute ere. Gizaki itxurako animalia hauek, ‘Txantxibiri’ abestiak aipatzen diren atsoen antza hartzen dute eta kantu horretan aipatzen den astoaren gainean ageri dira, tronpeta batekin batera.
Urte bakoitiak zorte ona ematen diote Arregiri, izan ere, 2013an, 2015ean eta aurtengo lehiaketak irabazi ditu. Kartel irabazlea herritarrek emandako botoekin eta epaimahai teknikoaren arteko erabakiaren aukeratu da. Arregik 500 euroko saria eskuratuko du lehiaketa irabazteagatik.