Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Maialen Arregik egindako kartelak iragarriko ditu aurtengo Ferixa Nausikoak

Maialen Arregik egindako kartelak iragarriko ditu aurtengo Ferixa Nausikoak

Irailaren 5etik 13ra Elorrion ospatuko diren Ferixa Nausikoen jaiak Maialen Arregi Ganboak egindako kartel batek iragarriko ditu. Elorrioko Udalak deitutako lehiaketara 13 kartel aurkeztu ziren eta irabazlearen aukeraketa herri-epaimahaiak eta epaimahai teknikoaren artean egin da.

Arregik ‘Ferixa nausietako uzta oparua’ deituriko kartela aurkeztu zuen eta irudiaren ardatza zaku handi bat da eta bertatik gainezka dauden osagaiak; azokako barazkiak eta loreak, abarkak, jaietako zapia eta kamiseta koloretsua, besteak beste.
 
Lehiaketara aurkeztutako 13 kartelak Iturri Kultur Etxeko sarreran izan ziren ikusgai ekainaren 3tik 20ra bitartean eta bertaratutako edonork zuen botoa emateko eskubidea. Ondoren, Udaletxeko, jai batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalak bildu ziren eta beraien erabakia eman zuten, kontuan hartuta aldez aurretik herritarrek emandako bozkak.

Arregiren kartela jaietako kartel legez erabiltzeaz gain, esku-programaren azala ere izango da eta, lan irabazleagatik 500 euroko saria jasoko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. joseba knörr borràs

    berezia, ezberdina, orijinala, polita

    Deja una Respuesta
  2. joseba knörr borràs

    berezia, ezberdina, orijinala, polita

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados