Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Luhartz taldeak Gerediaga auzoko jai giroa alaituko du

Luhartz taldeak Gerediaga auzoko jai giroa alaituko du

Abadiñoko Gerediaga auzoa Salbadore jaiak ospatzen ari da. Jai giroa berotzeko asmoarekin, hainbat ekitaldi antolatu dira asteburuan zehar. Erromeriak, afari herrikoiak, umeen jolasak eta hainbat txapelketa ez dira faltatuko.

Jai giroa nagusituko da gaur Abadiñoko Gerediaga auzoan. Eguerdiko hamabietatik aurrera meza izango da eta ostean ohitura denez aurreskua eta atzeskua dantzatuko dira. Arratsaldeko bostetan, berriz, briska txapelketa jokatuko da eta ordu bete beranduago umeentzako jolasak eta tailerrak antolatuko dira. Karabinaz tiro txapelketako lehen kanporaketa  arratsaldeko zazpietan hasi eta bost tiratzatzilerik onenak igandean jokatuko dute finala. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia arituko dira bertsotan gaueko hamarretan, Unai Iturriagak gaijartzaile lanak eginez. Bertso saioaren ostean kontzertua eta erromeria izango dira Mockeers eta Izardi taldeeen eskutik goizalderarte.

Biharko ekitaldiak arratsaldeko seiak eta erdietan hasiko dira asto lasterketarekin. Ostean tortilla txapelketaren txanda izango da. Partehartzaile guztiei piperrak bananduko zaizkie. Gainera,  Jai Batzordeak kalitatezko euskal tomateagaz prestaturiko entsalada eta ardoa jarriko ditu plazan ospatuko den afari-merienda egingo dutenen artean. Gaueko hamaikak eta erdietan Luhartz taldea arituko da giroa berotzen.

 

Hamabi Harri dantzarien saioa

Salbadore jaiak igandean amaitu baino lehen, hainbat ekitaldi proposatuko dituzte. Goizean meza izango da eta ostean Hamabi Harri dantzarien eta irlanderen dantza saioa ikusteko aukera izango da. Goizean zehar, gainera, makailu txapelketan pil-pil erara parte hartzeko aukera emango da eta ordubatean  igel txapelketa jokatu ondoren, arratsaldean mus txapelketaren txanda izango da bostetatik aurrera.  Ordu bi beranduago karabinaz tiro txapelketako bigarren kanporaketa  ospatuko da.

Ansorregi, Narbaiza eta Lutxurdioren eskutik erromeriari saltsa jarriko diote zortzi eta erdietan afari herrikoia hasi aurretik. Ostean, erromeria jarraipena izango du. Goizaldeko ordubietan, berriz, jaiei amaiera emateko koloreetako suak eta txokolatada ederra dastatzeko parada izango da Gerediagan. Bestalde, Salbadore egunean eta igandean, argazki erakusketa proposatzen dute jaietako antolatzaileek, urtean zehar auzoan egindako ekitaldietan ateratakoak. Auzoko hainbat bazter ere argazkietan ikusiko dira.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados