Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Lourdes Unzuetak irekiko ditu Andraguneak antolatutako solasaldi dialogikoak

Lourdes Unzuetak irekiko ditu Andraguneak antolatutako solasaldi dialogikoak

Durangoko Andraguneak solasaldi dialogikoak antolatu ditu aurten ere eta gaur, azaroak 13, arratsaldeko seietan hasiko den lehenengo ekitaldiko protagonista Lourdes Unzueta idazle durangarra izango da, egilea bertan dela. Ixone Aroma eta Marisa Barrenak bideratuko duten saioa, aurten ‘Bizkaiko emakume idazleak’ ardatz hartuta izango diren bost ekitaldietatik lehena izango da.

Aurtengo solasaldi dialogikoak irekiko duen saiorako Unzuetaren obrako hiru lan aukeratu dituzte antolatzaileak. Bi ordu iraungo dituen ekitaldian ‘Uharrak zure begietan’ liburuko ‘Abiadura handiko trena’ testua, BizkaIdatz lehiaketan lehen saria irabazi zuen ‘Haragi minetan’ eta Bidai kronika saria eskuratu zuen ‘Gata lurmuturretik, agata harribitxitik’ idatziak aztertuko dituzte.

Durangoko Andraguneak zenbait emakume idazleren lanak irakurri eta komentatzeko iaz egindako ekimenean, Kristina Mardaraz eta Erika Lagoma bertsolariak eta Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Arrate Mardaras, Leire Bilbao eta Mila Salterain idazleen testuak izan ziren protagonista.

Antolatzaileen esanetan “plazera izan zen gutariko askorentzat sortzaileen lanak irakurtzea”. Gainera, “egileekin izandako zuzeneko elkarrizketak, euren obrara hurbiltzeko gogoa areagotu zigun, Kristina Mardaras, Leire Bilbao, Arrate Mardaras eta Mila Salterain sortzaile eta idazleak gurekin izan baigenituen”, antolatzaileen esanetan.

Hala ere, iazko solasaldietan parte hartu zutenek urrats berri bat ematea eta hurrengo ediziorako, aurtengoa alegia, urteko hitzordu guztiak ‘Bizkaiko emakume idazleak’ idatzitakoaren inguruan mintzatzeko erabakia hartu zuten.

Solasaldiotan parte hartzeko asmoa dutenek, izena eman behar dute aldez aurretik Andragunean bertan edo 944657092 edo 699872395 telefonoetan, eta antolatzaileak aztertuko diren testuak bidaliko dizkiete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Literatura zalea

    Eskerrik asko Lourdes hain ondo idazteagatik. Plazera zure lana irakurtzea eta zu ezagutzea. SEgi hórrela.

    Deja una Respuesta
  2. Literatura zalea

    Eskerrik asko Lourdes hain ondo idazteagatik. Plazera zure lana irakurtzea eta zu ezagutzea. SEgi hórrela.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados