Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Lizundia euskaltzainak 674 liburuen dohaintza egin du

Abadiñoko Udalak bi ekitaldi nagusi antolatu ditu datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako. Alde batetik,  Jose Luis Lizundia euskaltzainaren dohaintzaren aurkezpena eta ‘Abadiño kantuz’ ekitaldia bestetik.

Lizundia euskaltzain abadiñarrak herriari egindako liburu dohaintzaren aurkezpena eguerdiko 12:00etan izango da, Matienako Errota Kultur Etxean.  Ekitaldiaren sarrera Gogaikarri bertso eskolak eta Iluntze dantza taldeak egingo dute, eta  bertan izango dira,  Jose Luis Lizundiarekin batera,  udal agintariak ere.

Udal arduradunek azaldu dutenez, guztira 674 ale edo liburu dira gorde direnak, horietatik 460 bat 1960-1990 bitartekoak. “Lehen ediziokoak dira denak, gaur egun deskatalogatuak eta Euskadiko Liburutegien sare nazionaleko liburutegi gutxitan aurki daitezkeenak”, esan  dute. Gaiei dagokienez, literatura  eta hizkuntzalaritza nagusitzen dira, politika eta historia eta geografiarekin batera.  Literatura arloan euskal idazle klasikoak dira asko: Juan Bautista Agirre, Kardaberaz, Añibarro eta abar.

Bilduma Abadiñoko liburutegiaren katalogoan sartuta dago. Bestalde, liburu zerrenda osoa  Udaleko web orrian aurki daiteke;  bertan, katalogoa kontsultatzeko estekaren ondoan dohaintzaren zerrrenda osoa biltzen duen fitxeroa  dago.

 

‘Abadiño’kantuz ekimena

‘Abadiño kantuz’ ekimena, ordea,  herriko Done Zezili abesbatzaren laguntzarekin kalez kale egingo den ekitaldia da.  Abadiñoko  bi auzo nagusietako  hainbat kale eta plazatan herri kanta ezagunak abestuko dira. Arratsaldeko 18.00etatik 19.00etara  Matienan,  Jubilatuen egoitzaren aurrean hasita, eta 19.00etatik 20.00etara, Zelaietan, Txanporta plazan hasita. Ekitaldira batzen diren guztiei letren kopiak banatuko zaizkie.

Horrez gain,  eta Euskararen Egunarekin lotuta, Abadiñoko ikastetxeetan egingo diren ekitaldiak daude, guztiak ere abenduaren 2rako pentsatuak.  Zelaieta Herri Eskolak Zurrumurru taldearaen “Txurrimurri eta Morritoston”  antzezlana antolatu du, arratsaldeko 17.00etan, udal probalekuan.  Matiena Herri Eskolak erakutsiko duena  Bazen Behin Clown taldearen “Zu zeu izan” lana da,  goizeko 11.00etan Errota Kultur Etxean,  eta Institutuan, azkenik, Ixabel Milet ipuin kontalariaren  emanaldia izango da, eskolako liburutegian, goizeko 10.00etan hasita.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados