Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lehenbizikoz, Durangoko Azoka baino lehen egingo da ZuNonHanDA! azoka ibiltaria

Euskal kulturaren erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Durangoko Azoka baino lehenago antolatzea erabaki da, bertan egiten diren liburu aurkezpenek are ikusgarritasun gehiago izan dezaten.

ZuNonHanDA! egitasmoari esker, Euskal Herri osoko 19 dendatan, Durangoko Azokan eskuragarri egongo diren liburu berrien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen horiek formatu askotarikoak izango dira eta idazlea beti egongo da presente.

Nobedadeak 67 libutu saltokietan

Horrekin batera, 60. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeen sortak Euskal Herri osoko 67 liburu saltokitan izango dira eskuragarri. Beraz, datorren astetik hasita, Durangoko Azoka ibiltaria izango da eta hartzaileen herrietara zuzenean helduko da.

Ekimen honen asmoa ez da soilik Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea ere bada xedea. Horregatik, Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdia den heinean, Durangoko Azokan batuko den indarra Euskal Herriko dendatara barreiatuko da.

Durangaldeko aurkezpen bakarra hau izango da:

Idazlea: Uxue Alberdi

Izenburua: Esne-berriketan

Hizlariak: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza

Aurkezpen mota: Irakurraldia

Eguna: Abenduaren 1a

Ordua: 19.00

Saltokia: Hitz Liburudenda (Durango)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados