Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, Europear Gazteen lehiaketako azken fasean izango da

Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, Europear Gazteen lehiaketako azken fasean izango da

Aitor Rodríguez, Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastolako ikaslea, Europear Gazteen Parlamentuko lehiaketako azken fasera sailkatu da. Sailkapen honekin, iazko bide onari ekin dio Lauaxeta Ikastolak.

Joan zen apirilean, ikastolako ikasleak Bilbon aritu ziren aurkezpenak defendatzen beste 20 ikastetxeekin batera. Ingelesez eta 3 minututan, europar legediaren inguruko gai ezberdinez aritu ziren, hau da, inmigrazioa, energia, kanpo eta barne politika eta ekonomia inguruan.

 Ekitaldi honetan egindako lan onaren ondorioz, Rodríguez hautatua izan da azken fasera joateko. “Momentuz ez dira defentsarako egunak ezagutzen, ezta hiria ere. Baina iaz azaroan izan zen Tallinen”, aurreratu dute ikastetxetik. Lauaxeta Ikastola esperientzia honetara iaz aurkeztu zen lehenengoz, eta euskal ikastetxe bakarra izan zen Europa mailan.

“Norberen ideiak adierazi eta defendatzeko, bestearenganako errespetuaz eztabaidatzeko, beste hizkuntza batetan adieraztea eta talde-lanerako , orain eta etorkizunean, gure gazteek lan arloan zein beste edozeinetan murgiltzeko eta azken baten gure gizartea gidatzeko dituzten gaitasunak dira”, azpimarratu dute Lauaxeta Ikastolatik.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Bárcenas

    Qué guapos y educados los de Lauaxeta!!!!. y uno haciendo una peineta, a lo Báaaarcenas!!!. En fin….

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados