Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Larunbat honetan, Urkiolarako errogatiba egingo dute abadiñarrek

Argazkia: Abadiñoko Udala.

Larunbat honetan, abuztuaren 30ean, Errogatiba Eguna ospatuko dute Abadiñon. Kultura, tradizioa eta herritarren parte-hartzea uztartzen ditu jardunaldiak, eta herritar guztiak santua laguntzera, komunitatean gozatzera eta tokiko ohiturak bizirik mantentzera gonbidatzen ditu.

Goizeko 9:00etan hasiko da eguna, Muntsaratzeko Andra Mari ermitan egingo den hitzorduarekin. Ohitura jarraituz, hainbat boluntariok San Rokeren irudia Andra Mariko ermitatik Urkiolako santutegira eramango dute errogatiban. Urtero bezala, Txakurzulon hamarretakoa egiteko geldialdia egingo dute.

11:30ean, Urkiolako Santutegian, meza izango da. Zeremoniaren ostean, dantzariek eta txistulariek dantzarekin eta musikarekin alaituko dute eguna, festa giro parte hartzailea sortuz. Horrez gain, produktu ekologikoak banatuko dira, eta, hala, kontsumo lokala eta iraunkorra sustatuko dira.

14:00etan erretiratuentzako herri bazkaria izango da, eta udal zinegotziak ere bertan izango dira. Bazkalostean, ohiko txitxarriloaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Joan-etorriak errazteko asmoz, autobusa jarri du Udalak: 10:20an aterako da Muntsaratzetik, Zelaietan eta Traña-Matienan geldialdiak eginez, eta 18:00etan itzuliko da Urkiolatik.

Gisatua

Aurten ere gisatu herrikoia egingo dute, San Trokaz plazan, 20:00etan. Tiketak euro batean eskuratu daitezke Mediatekan, bihar arte, eta bildutako dirua Elikagaien Bankuari emango zaio. Lotxo Taldea erromeriak girotuko du gaualdia. Eguraldi txarra eginez gero, probalekura lekualdatuko da ekitaldia.

Abadiñoko Udalak herritar guztiei egiten die errogatiban parte hartzeko deia, igoeran santuari laguntzera eta bizikidetzan oinarritutako egun batez gozatzera, komunitateko loturak  indartuz  eta  udalerriko  tradiziorik  errotuenetako  bat  bizirik  mantenduz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados