Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Landakotik haratago hedatuko da Durangoko Azoka

Landakotik haratago hedatuko da Durangoko Azoka

Durangoko Azokak izango dituen zortzi guneak inoiz baino haratago helduko dira aurten. Nobedadeen artena aipgarraia da Irudienea espazioa Zugaza zinema aretoan kokatuko dela. Ahotseneak, berriz, trenbidea zeharkatu eta Montevideo kalean kokatuko du karpa. Beraz, euskal kulturaren gunetik eta disziplina ezberdinetatik ibilbidea proposatzen die bisitariei Gerediaga Elkarteak.

Areto Nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara, Plateruena eta Szenatokia guneek programazio zabala antolatu dute, eta hauei Azoka TV espazioa ere gaineratu behar zaie.

Gerediaga Elkarteak kulturaren plaza den Azoka Durango osora hedatu nahi du, eta bisitarientzako ibilbidea proposatzen du. Izan ere, aurtengo Azoka inoiz baino hedatuagoa izango da. Landakotik San Agustin Guneraino zabalduko da, Zugaza zinema aretotik pasata. “700 metroko tartea dago guztien artean, eta oinez 5 minutu inguru batetik bestera”, azaldu du Nerea Mujikak, Gerediagako lehendakariak gaur goizean egin duen nobedade nagusien aurkezpenean.  Prentsaurrekoan Arrate Illaro, Irudienea guneko arduraduna eta Oihane Barrutia Saguganbarako arduraduna izan dira.

Nobedadeen artean, Irudienea ikus-entzunezko plazaren kokapena da. Aurten Landako Gunetik Zugaza aretora pasatuko da. Aretoak 100 ikusleentzako lekua du, eta azokatik 150 metrora dago. “Emanaldiek kalitatean irabaziko dute, eta sortzaile eta ikusleek hartu-emanean aritzeko aukera izango dute, emanaldiak, tertuliak, eta mahai-inguruak antolatu direlako”, azaldu du Illarok. Adibidez, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (80 egunean) zinemagileak egongo dira ‘Loreak Errepidean’ filmaren aurrerapena egiteko; Goenkaleren movie bat aurre-estreinatuko da, aktoreen parte-hartzearekin. Egitarauaren barruan, adibidez, ‘Amaren Eskuak’ eta ‘Emak Bakia’ filmak emango dituzte, besteak beste.

 

Ahotsenea, trenbidea zeharkatuz

Ahotseneak, sortzaileen plazak, berriz, lekuz aldatuko den bigarren gunea da. Landako erakustazokaren eta Montevideo kalearen artean kokatuta izango da karpa, trenbidea zeharkatuta. 40 emanaldi inguru eskainiko dira eta beste hainbeste liburu aurkezpen egingo dira. Oholtzatik pasatuko direnen artean EH Sukarra, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta Alex Sardui izango dira, besteak beste.

Areto Nagusian batez ere liburuak aurkeztuko dira, eta mahai-inguru, hitzaldi eta prentsaurrekoentzako lekua ere izango da.

Berbaro Elkarteak Saguganbara, txiki eta handien plaza koordinatuko du, eta Landako elkartegian izango da. Plateruenena, ordea, kontzertuen gunea bilakatuko da. Bertatik Ruper Ordorika, Su ta Gar edota Urtz taldeak izango dira bertan.

Kabi@, kultura digitalaren plazan, teknologia proiektuak aurkezteko gunea da. Azkenik, Szenatokian, arte eszenikoen gunea San Agustin Kultur Gunean izango da eta antzerki maratoia egingo dute, besteak beste.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados