Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

LAB sindikatua, bigarren indarra Durangaldean

LAB sindikatua, bigarren indarra Durangaldean

LAB sindikatuak “emaitza onei” eutsi die hauteskunde sindikaletan eta puntu bat baino gehiago egin du gora Durangaldean. Izan ere, 2007an ordezkaritzaren %26,55 bazuen ere, aurten %27,72 lortu du sidikatu abertzaleak. Datu hauen arabera bigarren indarra bilakatu da, ELA sindikatutik 10 puntura, hain zuzen ere, eta gora egin duen sindikatu bakarra izan da.

“Bai Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan eta baita ere Durangaldean  izan ditugun emaitzak oso positiboak izan dira. Gainera, egoera latz honetan gora egin dugun sindikatu bakarra izan gara”, azpimarratu dute LABeko ordezkariek hauteskundeen balorazioa emateko prentsaurrekoan.

Izan ere,  Durangaldeko eskualdeari eta euskal langilearei “esker ona adierazi nahi diogu”, azpimaratu dute agerraldian. “Epealdi trinko honek hainbat faktore izan ditu. Krisi ekonomikoaren eragina eta lan erreforma. Aipagarria da, egoera honetan zailago dela lan sindikala egitea. Horregatik are eta garrantzitsuagoa da LABen lortu ditugun emaitzak”, azaldu dute.

Beraz, bigarren indarra aldarrikatu da LAB eta “lehenengo indarra izateko lanean jarraituko dugu”, aurreratu dute.
Horretaz gain, administrazio publikoan, batez ere osasungintzan eta irakaskuntzan eman duten jauzia azpimarratu dute LAB sindikatutik. Izan ere, 2007ko hauteskundeetako emaitzekin  alderatuta, irakaskuntzan 10 puntu gehiago lortu dituzte eta osasungintzan, berriz, 13 puntu gehiago hain zuzen ere.

Bestalde, Durangaldeko sektore garrantzitsuena metala izanik, “ezarritako norabide sindikalean asmatu dugula esan digute langileek, beraien babesa bozketan adieraziz”.

Eraikuntza alorrean, berriz, krisak izan duen eraginak zuzen-zuzenean ondorioak izan ditu arlo sindikalean ere, eta bost delegatu galdu ditu LAB-ek.

Hau de la eta, eskualdeko hainbat empresa garrantzistu askotan, lehengo indarra izaten jarraituko du LAB sindikatuak.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados