Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kulturaren Jaialdi bilakatuta,
60 urteko ibilbideari jarraipena emango dio Durangoko Azokak

60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunez gainera, erakunde babesle eta kolaboratzaileetako ordezkariak ere egon dira: Durangoko Udala, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, BBK, Eroski, Konfekoop eta EITB.

Durangoko Azokaren sortzaile eta bultzatzaile guztiei eskerrak emanez hasi du hitzaldia Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak, eta aipamen berezia egin dio Izaskun Ellakuriaga Bustinzari, urte luzez Durangoko Azokaren antolakuntzan ibilitako Gerediaga elkarteko lankide ohiari. “Dakizuenez uztailean joan zitzaigun, eta, beraz, sarrerako hitz hauek berarentzat dira. Aurtengo edizio honetan hogei urtez euskal kultura sustatzeko eginiko lana gogoratu eta aitortuko dugu”, azaldu du.

Abenduaren 5etik 8ra antolatuko da Azoka eta Gaztelurrutiak aurtengo edizioa bizi dugun testuinguru kezkagarri eta gatazkatsutik salbu ez dagoela aipatuz  ekin dio hitzartzeari. Hala, gogora ekarri du ez dela erraza jaialdi bat prestatzeko “grinari” eustea “samina barreiatzen ari den” aldi honetan. Horregatik, aurtengo Durangoko Azokan oso presente egongo da Palestinako herria. “Bai prestaketan zein azokako egun guztietan genozidioa behin-betiko gelditzeko deia luzatuko dugu”, ohartarazi du. “Kultura kritikotasunari eta irudimenari ateak irekitzea ere badenez, gure ekimenak balio dezala mundu justuago eta gizatiarrago baten aldeko bidean elkartzeko”.

Kulturaren jaialdia

60 urteko ibilbidea egingo du aurten Durangoko Azokak, baina data borobil baten ospakizunean zentralitatea jarri beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta. Hala azaldu du Gaztelurrutiak: “Urteurren seinalatu honetan ere, ospakizun handietan indarra galdu ordez, honaino ekarri gaituen egiteko moduari eutsi eta berrikuntza batzuk txertatuko dizkiogu Azokari, egokitzen eta hobetzen jarraitzeko asmoarekin”.

Aurtengo edizioari lotuz, bi berrikuntza nagusi aurkeztu nahi izan ditu oraingoan. Batetik, azkenaldian urtero asmatu den leloaren dinamika eraldatu eta, hemendik aurrera, geratzeko etorri den lerroburu edo claim berri bat sortu dutela adierazi du: “Kulturaren Jaialdia”.

“Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdia da, adierazpide artistiko asko batzen dituelako, euskarazko eta tokiko sorkuntza, artistak eta zaleak protagonista harturik. Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdia da topaketa profesionala eta herrikoia delako, eta herritarrei  nortasun kulturala bizitzeko, ospatzeko eta garatzeko aukera ematen dielako”. Gainera, kultur eredu herritarra izatea nabarmendu du Gaztelurrutiak: “Kultur eragileek antolatua, sektoreko profesionalekin elkarlanean eta erakunde publikoen laguntzarekin. Horrek guztiorrek egiten du Durangoko Azoka kulturaren jaialdi”, berretsi du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados