Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kontsumoa jaisteaz gain energia berriztagarria erosiko du aurrerantzean Elorrioko Udalak

ElorrioKiroldegia
Kiroldegian energia kontsumoa %22,4 eta CO2 emisioak %39,3 jaistea lortu du Elorriok Udalak.

Elorrioko Udalak energia berdeen aldeko apustua egin du, aurrerantzean energia berriztagarria bakarrik erosiko duelako. Izan ere, Goiener –energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba– izan da prozedura-zabal bitartez lizitatu den energia-kontratu berriaren irabazlea.

Udal taldeak “sendo egiten du energia berriztagarrien alde”, Xabier Dominguez Ingurumen zinegotziaren esanetan. Asmo horrekin “pleguetan baldintza izan da kontsumitzen dugun energiaren %100a berriztagarria izan behar dela”.

Ingurumenean egiten den eragina gutxitzeko asmoarekin, hainbat hobekuntza egiten ari da Elorrioko Udala. Besteak beste, kiroldegiko energia kontsumoa jaitsi asmoz, Udalak ‘Sedirec’ izeneko sistema ezarri du igerilekuko galdaran eta frontoiko fokoak aldatu ditu azken asteetan.

Modu horretan, Eusko Jaurlaritzaren energia-kalifikazioaren etiketaren arabera, energia kontsumoa %22,4 eta CO2 emisioak %39,3 jaitsi dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. aini

    AUpa Elorrixo eta aupa Goiener! Segi horrela!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados