Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Kiroletan euskararen egoera zein den jakin nahi du Amankomunazgoak

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak ‘Euskara eta kirola sasoian’ kanpaina martxan jarri du, eskualdeko  kiroletan euskararen egoera zein den ezagutzea eta erabilera handitzeko bideak topatzeko helburuarekin. Horretarako, lehenengo pausoa kirol taldeei dinamizazio saioak eskaintzea izango da.

“Saioak parte hartzaileak izatea da xedea; horrela, talde bakoitzaren egoera, beharrak eta iritziak ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, kirol arloan euskaraz dauden baliabideen eta materialen berri emango zaie”, aurreratu dute Amankomunazgotik.
 
Saioen dinamizazioak hiru kirolari/entrenatzailek egingo dituzte: Belit Solarrek, Iraia Garcíak eta David Garcíak, hain zuzen ere.

Momentuz, dinamizazio saioak mankomunitateko herri guztietan eskainiko dira, eta horietatik ateratzen diren beharrizanen arabera emango dira ‘Euskara eta Kirola sasoian’ kanpainaren hurrengo urratsak, antolatzaileek azpimarratu dutenez.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados