Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Kimuak Aisialdi Taldeak hiru udaleku antolatu ditu bere bosgarren urteurrenean

Kimuak Aisialdi Taldeak hiru udaleku antolatu ditu bere bosgarren urteurrenean

Hamaika aukeraz beteta dator udaldia Iurretako Kimuak Asisiladi Taldearentzat. Horretarako aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabaldu du. Gainera, bosgarren urteurrena ospatuko du aurten elkarteak, eta “sorpresaz betetako egitaraua dakargu”, elkartetik aurreratu dutenez.

Kimuak aisialdi elkartearen balioak ardatz izanik, euskararen sustapena, ingurugiroarekiko errespetua, talde lana bultzatzea eta hezkidetza eta kulturartekotasuna lantzea, hiru udaleku antolatu dituzte. Aurreratu dutenez, iazko esperientziari jarraiki, aurten ere udalekuetan elikagai ekologikoen aldeko apustua egingo dute eta baita hondakinen gaikako bilketarako ere.

Alde batetik, udaleku finkoak aste beteko egonaldiak izango dira uztaileko lehenengo astean. 2003/2005 urte bitartean jaiotako haurrentzat beren udalekuetako lehen esperientzia bizitzeko aukera ezin hobea eskainiko diote. Prezioa, 95 eurokoa izango da.

Udaleku finko ibiltariak, berriz,  hamar egunekoak izango dira, sei eguneko ibiltari txiki bat barnebilduz. 1999/2002 urte bitartean jaiotako gaztetxoek abentura liluragarriak bizitzeko aukera izango dute pagoetako basoetan eta Gipuzkoako kostaldean zehar. 130 euroko prezioa izango du aukera honek.


Jaialdia, ekainaren 22an

Azkenik, udaleku ibiltarietan Bizkaiko kostaldea zeharkatuko dute 1996/1998 urte bitartean jaiotako gazteekin, eta 190 euroko aurrekontua izango dute.

Bestalde, bosgarren urteurrena ospatzeko Iurretako plazan ospatuko den jaialdia antolatu dute ekainak 22rako. “Efemeride hau beraz, ospakizunerako den arren hausnarketarako ere baliatu dugu, gure akatsetatik ikasi eta proiektu hau hobetze aldera”, aurreratu dute Kimuak elkartetik.

Izen ematea: Ibarretxe Kultur Etxean. kimuak@kimuak-elkartea.com/ 688 698 919 (Eñaut).

 DURANGON. Iurretako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados