Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kantxatik Udaletxeko harmailetara igo dira txupinazo txikia jaurtitzeko

Kantxatik Udaletxeko harmailetara igo dira txupinazo txikia jaurtitzeko

Durangoko Club Pelotazale  elkarteak ohorezkoa sakea egin du gaur goizean. ‘Sanfausto’ jaietako umeen eguna ospatzeko, pilotari gazteek txupinazo txikia bota dute udaletxeko balkoitik. “Oso berezia eta pozgarria da hainbat hamarkadatan egindako lanaren fruituak jasotzen gabizelako”, esan du Andoni Albear, pregoia irakurri duen pilotari gazteak.

Zuriz jantzita, zapi urdina lepoan eta kantxara irteteko prest, Durangoko Club Pelotazaleko kideak udaletxeko balkoira igo dira gaur goizean. Aurretik, jendez gainezka egon den plazan ongietorria egin diete ohorezko aurreskua dantzatuz.

Andoni Albearrek orain dela 50 urte Jose Maria Agirrek ‘Peter’ hasitako lana goraipatu du bere diskurtsoan. Clubaren oinarriak jarri ondoren, helburu bakar batekin egin du ibilbidea elkarteak harrezkero: pilota zaletasuna sustatzea Durangon.

Txaber Zabala monitoreak azpimarratu duenez, osasun ona dauka elkarteak. Izan ere, 90 mutiko ari dira pilota praktikatzen eta Durangaldeko eskola handienetarikoa da, “nahiz eta nagusi gutxi izan”.


Haur-motorren kontzentrazioa

Txupinazo txikiarekin umeen egunari eutsi diote ‘Sanfaustoek’. Egunean zehar egitarau zabala izango dute etxeko txikiek. Haur parkea egongo da Ezkurdin arratsaldeko 16.30etatik 19.30etara.  Bostetan, berriz,  2 eta 5 urte bitarteko umeentzat haur-motorren kontzentrazioa egongo da Andra Mariatik hasita.

Txosna Batzordeak antolaturik, umeentzako pailazoak giroa alaituko dute 17.30ean Ezkurdin. Arratsaldean zehar hainbat ekitaldi antolatu dira: arte martzialen erakusketa, txokolatada, haurrentzako Gaur Jaia Xilipurdi taldearekin eta ‘Medieval’ antzerkia Main to Mano konpainiaren eskutik. Ondoren, M´Lomp elkarteak Senegaleko erritmoekin kalejira egingo du eta suzko zezena, ordea, gaueko 21.00etan ibiliko da Ezkurdin. Txosnetako gaueko kontzertuetan Sermond´s, Cobra eta Anestesia taldeak arituko dira.

 

DURANGON. Durangoko jaiak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados