Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Juan Ramón de Iturriza historialaria gogoratzeko lehiaketa antolatu dute

Juan Ramón de Iturriza historialaria gogoratzeko lehiaketa antolatu dute

Berrizko udalak, Elkar Fundazioak eta Gerediaga Elkarteak Juan Ramón de Iturriza historialaria gogoratzeko mikroistorio lehiaketa antolatu dute. Istorioak Durangaldeko historiaren egiazko edozein unerekin lotuta egon beharko dira. Saria liburuak eskuratzeko 400 euroko txartel bi izango dira. Lanak aurkezteko epea datorren azaroaren 22an amaituko da.

Juan Ramón de Iturriza historialariak (Berriz, 1741 – Munitibar, 1812) garatutako lanen artean Bizkaiko historiaren gaineko datu bitxiak batzearena dago. Horren adibide dira “Antigüedades de Vizcaya” izeneko utzitako eskuizkribuak, eremu honetako iraganeko gertakizun, kondaira, ohitura edo pasadizoz betetako oharrekin.

Bere figura eta lana bizirik iraunarazteko asmoz, mikroistorio lehiaketa deitzen dute Durangoko Merinaldeko herrietan: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

 

12.500 karaktere gehienez

Gerediaga Elkarteik aurreratu dutenez, lehiaketan 18 urtetik gorako edonork parte har dezake. Lanen luzapena gehienez 12.500 karakterekoa izango da eta beraren gaia librea, baina istorioa Durangaldeko historiaren egiazko edozein unerekin lotuta egon beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du, 2014ko azaroaren 22a baino lehen.

Saria liburuak eskuratzeko 400 euroko txartel bi izango dira. Bat euskarazko lanik onenarentzat eta bestea gaztelaniazkoarentzat.  Honetaz gain, 200 euroko beste sari-txartel bat egongo da Berrizko elizateari buruzko, euskaraz zein gaztelaniaz, lanik onenarentzat. Erabakia abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da. Sari banaketa, berriz, urtarrilaren 31n Berrizko Udaletxean burutuko da.

Lehiaketako oinarriak gerediaga.com web orrian jarrita daude.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados