Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Juan Mari Atutxak irabazi du Durangoko Julen Azpeitia literatur lehiaketa

Juan Mari Atutxak irabazi du Durangoko Julen Azpeitia literatur lehiaketa

Durangoko Julene Azpeitia Literatur Lehiaketak ezarritako sari nagusia Elorrion bizi den Dimako Juan Mari Atutxa irabazi zuen. Bertso paperen atalean Karmele Mitxelenak lortu zuen nagusien lehen saria eta olerkien atalean ez zen irabazlerik egon.

Atutxak 18 urtetik gorakoentzako jarritako 600 euroko saria eskuratu zuen ‘Pentsatu, egin eta esan’ lanagatik. Atale honetan, baina 17 eta 18 urteko mailarentzat jarritako 250 euroko saria berriz, Elena Olavek lortu zuen ‘Ana inventarium’ lanagatik eta 3. eta 4. DBH-ko ikasleen atalean Arrate Erdoizak irabazi zituen lehen sariaren 150 euroak ‘Bizitzaren egun bakar batean’ lanagatik.

DBH-ko 1. eta 2. mailako irabazlea Izaro Erzilla izan zen ‘Aittitten gutuna’ ipuinarekin eta LH-ko 5. eta 6. mailan Laida Aizpuruak lortu zuen lehen saria ‘Hamaika urte eta barrerik ez’ lanarekin. Bakoitzak 100 eurotako liburu sorta eskuratu zuen. 

Bertso paperen atalean, Karmele Mitxelenak irabazi zuen 18 urtetik gorakoentzako atalean jarritako 300 euroko saria ‘Itota’ lanagatik eta 17 eta 18 urtekoen kategorian irabazlearentzat jarritako 200 euroak Txaber Altubek eraman zituen ‘Kale-kantoitik’ obrarekin.
Atal honetako DBHko 3. eta 4. mailan eta DBHko 1. eta 2. mailan ez zen irabazlerik egon eta LH-ko 5. eta 6. mailakoen artean Ander Sarriugartek eskuratu zuen 100 eurotako liburu sorta ‘Mugikor bat naiz’ idazlanarekin.

Olerkien atalean Alazne Lopezek jaso zituen 17 eta 18 urtekoentzat jarritako 200 euroko saria ‘Arratsaldeko bigarren gutuna’ obragatik eta Leire Sarriugartek bereganatu zituen DBHko 3. eta 4. mailakoentzat jarritako 150 euroak ‘Laguna’ olerkiagatik. 

DBHko 1. eta 2.an eta LH-ko 5. eta 6. mailatan, Beñat Santiestebanen ‘Natura’ eta Iraia Gamizen ‘Txitoa’ lanak izan ziren irabazleak hurrenez hurren, eta bakoitzak 100 eurotako liburu sorta jaso zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar

    Zorionak irabazleoi, batez be Juan Mari Atutxari, beharbada euskaraz gustora irakurri nuen lehen liburua berak idatzitako “ARROSA ZIMELDUA” izan zelako. Irrikaz “Pentsatu, egin eta esan” irakurtzeko.

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Zorionak irabazleoi, batez be Juan Mari Atutxari, beharbada euskaraz gustora irakurri nuen lehen liburua berak idatzitako “ARROSA ZIMELDUA” izan zelako. Irrikaz “Pentsatu, egin eta esan” irakurtzeko.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados