Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Josemari Bilbao “Mañari”, in memorian

(Gerediaga elkarteko juntakidea, Durangoko zinegotzia eta hainbat eta hainbat kultur ekimenetan inurri langilea izandakoa atzo matxoak31 zendu zen)

“Dies nostri sicut umbra transut” dio Otxandioko udaletxeko eguzki erlojuak. Hau da, gure egunak itzal baten antzera pasatzen dira, eta horrela da egia. Gaur hil zarala jaso dugunean berria eta zutaz lau lerro idaztea eskatu didate. Oroimen asko burura eta denak nahasturik, dena dela barre egin dut gogoratuz nire estiloa “zuzena eta gogorregia izanik” ez zela zure gustukoak, bana saiatuko nahiz zure oroimenean lerro goxo hauek idazten

Mañarian jaio zinen 1944aneta hortik gaitzizena. Nahiz eta herri artan iraun zure zaparro garaiak gaztaroan, zure amarekin, Durangora aldatu zenuen etxola. Durangoko Maristetan delineante ikasketak burutu ondoren, inguruko entrepresatan lanean aritu zinen. Geroago zeure kabuz jarraitu zenuen lanean, baina zure benetako ofizioa herrigintza izan zenuen.

60/70eko hamarkadan, beste hainbat euskal gazte bezala, isiltasuneko euskal munduko militantea izan zinen. Mataderoko zure etxea beti zabalik izan zuten alderdi, sindikatu eta beste hainbat eta hainbat herri ekimenek. 1979an herriarekiko konpromisoan pausu bat gehiago eman zenuen eta Herri Batasunako zinegotzi aukeratu zituzten Durangon. 8 urtetan iraun zenuen [1979-1987]zinegotzi, hurrengo belaunaldiei testigua eman arte. Durangoko Museoa, San Agustin Kultur Gunea, Intxaurrondoko behatoki astronomikoa eta hainbat proiektu burutzea izan zen zure obsesioa. Eta nola ez gogoratu zure seme-alaba maitagarriena… “Intxaurra”. Jausteko gutxi falta zela hartu zenuen berreraitzeko eta herriari zabaltzeko konpromisoa. Bost urte luzeko lanen ondoren 1988 zabaldu zuen, abertzale eta ezkertiarren mintegia izateko, “Intxaurrak” bere ateak.

Konpromiso politikoaz gain euskera eta gure kultura izan ziren zure bizitzako ardatzetako bat. Konpromiso horrek eraman zituen Gerediaga elkartera eta 14 urtetan zehar [2003-2017] elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea izatera. Mañarian jaioa, Durangon kaskondua, Durangaldea eta Euskal Herriaren herritar amorantea, abertzalea, ezkertiarra, askatasunaren maitalea eta euskalduna izan zinen Jose Mari Bilbao Arteaga “Mañari”. Lurra arina izan dezazula.

Jon Irazabal Agirre “Kata”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados