Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas
Haizetara
Mancomunidad Durangaldea
Soinua Durango

Jon Basagurenek emango dio hasiera gaur Intxaurreko EguenERO kontzertu akustikoen zikloari

Jon Basagurenek emango mdio hasiera EguenERO zikloari. (Argazkia: Dos Por Dos)

Durangoko Intxaurre kultur elkarteak urtean zehar prestatzen dituen ekimenen artean dago gaur hasiko den EguenERO jaialdia. Udara begira prestatutako ekimenaren bidez “herriari ekarpen bat egin nahi diogu”, elkarteko kideen esanetan. Jon Basagurenek gaur eskainiko duen ekitaldiaz gain, Trigger Prototxelo, Erein, MICE, Inun eta ‘Norton’ izango dira uztailaren 12ra arte iraungo duen ekimenean.

Izaki Gardenak taldearen sortzailearen agerraldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Intxaurre tabernaren kanpoaldean. Proiektu horrekin talde erara bilakatu zituen Jon Basagurenek etxean eta gitarra akustiko batekin sortutako kantak. Orain, disko berria prestatzen dagoen bitartean, aspaldiko kantei hautsa kendu eta sortu ziren gisan eskaintzen ditu Jonek zuzenean.

EguenERO zikloko bigarren ekitaldia Trigger Prototxelok eskainiko du ekainaren 14an. Ekitaldian arituko den Eñaut txelistak goi mailako gradua egin zuen interpretazio klasikoan eta ikasketak amaitzean elektrifikatutako txeloa hartu eta bide eta hizkuntza berri baten bila abiatu zen.

Gasteizen bat egindako lau neskak sortutako Erein taldea izango da ekainaren 21eko protagonista. Ostiraleko atarietan baso bana eskuan eta lotsarik gabeko hitz jarioa ahoan zutela sortutako taldeak, urte bete egin du baina oraindik badute zer ikasi eta zer ikusi.

Miren Narbaizaren MICE proiektua izango da entzungai ekainaren 28an. Napoka Iria bikotea agurtu eta beste hainbat musikarirekin ibili ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio musikari eibartarrak bere barrurako bidaiari ekiteko.

Mikel Inunziaga ‘Inun’ musikari zornotzarra izango da uztailaren 5eko ekitaldian. Martxoan  ‘Aingurak’ izeneko pop estiloko hirugarren diskoa kaleratu zuen, erritmo sakon eta indartsuak melodia samurrekin konbinatuz.

EH Sukarra taldeko burua izandako Mikel Gorosabel ‘Norton’ gerturatuko da EguenERO jaialdiaren azken ekitaldira, uztailaren 12an. Eibartarrak ‘Barne basoan barna’ diskoa argitaratu zuen iazko abenduan eta lan horrekin “entzulea lehenengo kantatik azkeneraino melodia eta hitzez harrapatzeko eta une goxo bat igaroarazteko intentzioa” duela aitortzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados