Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Jaietan izandako”eraso fisiko bat eta jarrera sexistak” salatu ditu Txosna Batzordeak

Jaietan izandako”eraso fisiko bat eta jarrera sexistak” salatu ditu Txosna Batzordeak

Durangoko Txosna Batzordeak aurtengo San Faustoetan egondako “eraso sexistak” salatzeaz gain, Landako gunea bezalako espazio baten “jai giroa sortzea” oso zaila dela azpimarratu du gaur argitaratutako prentsa ohar baten bidez. Gainera, txosnagunearen kokalekuaren berri hain berandu izateak eragindako arazoei aurre egiteko, beharrezko ikusten dute espazio “finko bat edo batzuk” zehaztea.

Kalean zegoen zurrumurrua baina Durangoko Txosna Batzordeak gaur egindako balorazioan azaltzen denez, aurtengo San Fausto jaietan “eraso sexistak egon direla” aitortzen da. Nahiz eta onartu ez dela eraso horiei buruzko salaketarik izan, “gutxienez eraso fisiko bat eta jarrera sexistak egon dira” hedabideetara zabaldutako idatzian argitzen denez.

Batzordeak gaur zabaldutako balorazioan kokagune berriaren inguruko hausnarketa ere egin du eta bertan izandako arazoen zergatia “txosnagunearen kokalekuaren berri hain berandu izatearen” ondorioa dela uste dute. Horren ondorioak denborak eragindako estutasunak eta kokalekuaren “ezezagutasuna” izan direla apatzen dute.

Hala ere, batzordeko taldeak elkarlanean egindako lanak ohiko ekitaldiak eta ekitaldi berriak antolatzea ahalbidetu du, nahiz eta onartu Landako Gunea ez dela “jai giroko ohiko tokia” eta “Durangoko jaietan gaur egun ibiltzen den jende kopurua” kontuan izanda “oso zaila” dela jai giroa sortzea horrelako espazio baten.

Bestalde, txosnak aurten izan duten kokagunearekin “txosnen izaera ‘kaletarra’ eta berauen ikusgarritasuna galtzea” eragin duela diote eta gainera, lekuen handitasuna kontuan izanda “botila-festak (botilloia) egiteko espazioa eskaintzen du”, kudeaketa arazoak eraginez.


Batzorde berezia

Batzordeak eskertu egiten du Udalak egindako ahalegina Landako Gunea “komun eta zabor ontziekin hornitzeko”, nahiz eta komunetan ilara luzeegiak egon diren. Gainera, erabilera anitzeko eraikineko “langileekin izandako elkarlana eta laguntasuna” ere azpimarratu dute eta guneak eskaintzen dituen “erraztasun tekniko” ere ontzat hartzen dituzte.

Dena dela, San Faustotako Txosna Batzordeak “txosnagune finko bat edo batzuk zehazteko batzorde berezi bat osatzearen beharra” ikusten du eta bertan txosna batzordeko kideak “alderdi guztietako ordezkariak eta udal teknikariak batzea egokia litzatekeela” uste dute.

Dagoeneko “alderdi guztietako udal ordezkariak batzorde berezi horretan parte hartzeko prest agertu dira” batzordearen esanetan eta lehen bilera abenduaren erdi aldera egingo dela diote.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados