Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

Izaskun Ellakuriaga gogoan hartuta borobildu zen Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren lehenbiziko egunak bere 60 urteko ibilbideak sortutako ikusmira gainditu zuen. Kulturaren jaialdi bilakatuta, arrakastaz itxi zen Durangoko Azokaren lehenbiziko eguna. Euskal Herriko milaka ikasle bildu zituen ikasle goizaren ostean, inaugurazio ekitaldiak Durangoko Azoka posible egiten duten pertsona guztien berotasuna batu zuen San Agustin Kulturgunean. Bertan, Gerediagako elkarteko kideekin batera, instituzio nagusietako ordezkariek eta Azokaren babesle eta lagunek 60 urteko ibilbidearen garrantzia aldarrikatu zuten familia giroan.

Lehendabizi, Durangoko Azoka egikaritzeko haien babesa eman zuten instituzio nagusietako ordezkariek hartu zuten hitza: Mireia Elkoroiribe Durangoko Alkateak, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiak. Hirurek 60 urteetan zehar Durangoko Azokak egindako lana eta Kulturaren Jaialdi bilakatzeko egindako apustu egokiak goraipatu zituzten.

Ostean, Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu zuen hitza: “1965ean, euskal kulturaren aldeko su txiki baten bueltan batu ziren Andra Mariko elizpean, Durangoko Azokaren lehen edizioa antolatuz. Geroztik, su horren argitasuna lagun, ibilbide luze bat egin dugu elkarrekin. Andra Maritik merkatu plazara, handik karpa erraldoietara, gero Landako Gunera, azkenik Durango osora heltzeko. Pausorik pauso, ibilbide horrek honaino ekarri gaitu, urteotan sostengatu gaituen lurra sentitzeko, egindakoa miresteko. Eta, zelan ez, aurrera begiratzeko. Andra Mariko su hura bizirik dago oraindik, eskurik esku ekarri dugun argizaiolan”.

Agizaiola hori bera oparitu zion Gerediaga Elkarteak Izaskun Ellakuriagaren familiari Gerediaga elkarteko kidearen lana eskertzeko egindako omenaldian. Hala, bere lagun, lankide eta familiko kideez inguratuta urteetan zehar Durangoko Azoka posible egiteko burututako lan eskerga goraipatu nahi izan zuen Durangoko Azokak: “Gaur ezin ditugu ahaztu bide honetan lanean ibili diren lagun guztiak, eta bereziki pertsona bat oroitu nahi dugu: Izaskun Ellakuriaga Bustintza. Langileetan langile, energia handikoa, pasioz beteriko ekintzailea eta gertuko laguna. Hogei bat urtean, gure etxe diren Gerediaga eta Durangoko Azokaren zutabe. Uste dut Gerediaga Elkarteko lantaldearen izenean ere banabilela asko botatzen zaitugula faltan diodanean. Bihotzetik, eskerrik asko euskal kulturaren alde eginiko ekarpenagatik, eta guri eman diguzun guztiagatik”.

Ekitaldia ixteko, Kamikaz Kolektiboko Iraia Elias, Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Xanti Agirrezabala umorez beteriko antzerki formako oparia egin zioten Durangoko Azokari

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados