Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Izarren Distira lehiaketaren gala bihar ospatuko da Plateruenean

Durangaldeko gazteei euskarazko espazioak eskaintzeko Izarren Distira egitasmoaren gala, bihar ospatuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, galara pasatu diren gazteen emanaldiak ikusgai izango dira. Honetaz gain, Jon Urbieta Dj dinamizatzailea eta Kriskitin Dantza Taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera eskainiko da besteak beste. Hitzordua, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak hirugarren urtez antolatutako egitasmoa da Izarren Distira. Plateruenean bihar izango den galan, “making-off” bideoaren bitartez gainontzeko emanaldiak ere ikusi ahal dira.

 Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Abadiñon, Elorrion eta Berrizen egindako kastiñetan parte hartu duten 12-18 urte bitarteko gazteek, Durangaldean artista ugari direla erakutsi dute. Guztira Durango, Elorrio, Iurreta, Berriz, Atxondo eta Mañariako  48 gaztek parte hartu dute.

Epaimahaiaren erabakiaren arabera, guztira 9 talde egongo dira (32 gazte), eta lehiatuko ez den beste lan bat. Talde irabazleak Port Aventurarako bidaia eskuratuko du, eta parte-hartzaile guztiek sariren bat izango dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados