Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Ixone Aromak Mendiak Hurbilduz film laburren bigarren lehiaketa irabazi du

Ixone Aromak Mendiak Hurbilduz film laburren bigarren lehiaketa irabazi du

Ixone Aroma durangarrak egindako ‘Hutsunea’ lanak irabazi du Mendiak Hurbilduz ekimenak antolatutako II. laburmetraia lehiaketa. Lehiaketaren sari banaketa Plateruena Kafe Antzokian ostiralean egindako saio ikusgarri baten egin zen, bertan Olivier eta Nicolas Favresse anaiak eta Sean Villanueva izan zirela, besteak beste.

‘Hutusunea’ pelikulako protagonista gorpuzten duen Aitor Garitaonandiak ‘Ajillo’k, eskalatzea gogo duen kirolaria da baina hanka bat apurtu ondoren hilabeteak daramatza etxean; geldirik. Protagonistak “eskalatzeko beharra sentitzen du” eta bere zaletasuna egin barik egoteak ‘monoa’ eragiten dio. Hala ere “pelikulak amaiera zoriontsua du”, Aromaren esanetan.

Aromak bi arratsaldetan filmatu zituen pelikularen irudiak tablet batekin. Ideia lantzeak berriz lan gehiago eman zion. “Lehiaketara aurkeztutako beste pelikula batzuk kalitate gehiago” izango zutela onartzen badu ere, gogora dakar oinarrietan argi jartzen zuela “aintzat hartuko zirela ideia edota istorio bat garatzea”.

Irabazlearen asmoa ez zen inondik inora lehen saria irabaztea. “Iaz hiru edo lau lan bakarrik aurkeztu ziren eta niretzat garrantzitsuago zen lehiaketara aurkeztea eta beste zaletu batzuk parte hartzera animatzea”.

Aromak denbora gutxitan ikus-entzunezko lehiaketetan lortzen duen bigarren saria da. Iragan urrian K-Movie lehiaketako bigarren saria lortu zuen, Durangoko beste bost lagunekin elkarlanean egindako ‘Zaunk’ lanarekin.

Orain lortu duen garaipenagatik 150 euroko balea jaso zuen Atxarte mendiko dendan materiala hartzeko. Bigarren saria Álex Ruiz Gabina bilbotarraren ‘Ecos’ lanarentzat izan zen eta egileak 150 euroko balea jaso zuen Merkasport dendan Diamir materiala hartzeko.

Sari banaketa aurretik Atxarte Bizirik! ekimenak 2015erako antolatutako ekimenen berri eman zuen eta lehiaketara aurkeztutako zortzi film laburrak eman ziren. Ondoren Olivier eta Nicolas Favresse anaian eta Sean Villanuevaren diapositiba emanaldia izan zen eta gaua borobiltzeko Favresse anaien eta Villanuevaren musika ekitaldia izan zen, hirukoarekin batera Ander Ertzilla ere oholtzan izan zela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. mendizalea

    Hi haiz hi! Zorionak. Hurrengoaren zain geratzen gaitun.

    Deja una Respuesta
  2. mendizalea

    Hi haiz hi! Zorionak. Hurrengoaren zain geratzen gaitun.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados