Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Iurretaren lehen aipamenaren
950. urteurrena gogoratzeko egitaraua prestatzen ari dira

Argazkia: euskadi.eus

Iurreta izenaren lehenengo aipamenaren 950. urteurrena dela eta, abuztuaren 25etik irailaren 7ra burutuko den egitaraua prestatzen ari da herritar talde bat. Antolatutako ekitaldiak datorren astean jakinaraziko dituzte, baina “prestatuko dugun programan bi hitzaldi eta bi bidaia nabarmenduko dira”, ekimenaren sustatzaileen arabera.

Orain dela 50 urte, 1972an, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País elkarteak gogora ekarri zuen aipamenaren 900. urteurrena, Amatzako San Martin baselizaren elizpean plaka bat ipiniz. Eraikin hori izango zen aurretik zegoen monastegia baten kokagunea, historiagileen esanetan.

Ihurrieta, Ihurrueta, Hurrieta

Iurretaren lehen aipamena jatorrizko monastegi horrekin dago lotuta. Aipamena, 1072ko abuztuaren 26koa da. Astelehena zen eta egun horretan, “Santxo IV. Nafarroako erregeak, Durangerriko kondea eta Bizkaiko Jauna den Iñigo Lopez ‘Ezkerra’ eta Toda Fortunez Ortiz de Aulestia bere emaztearen oniritziarekin, Kogollako San Millan monastegiari oparitzen diote Iurretako San Martin monastegia”.

Donazio dokumentu hartan, “Iurreta izena, Ihurrieta eta Ihurrueta gisa” idaztea, “bitxikeria” bezala ikusten du urteurrena antolatzen ari den lantaldeak. “3 urte beranduago Abadiñoko abadeek eta San Millaneko monastegiak, Arandiako lurrak direla eta izandako liskarretan Hurrieta izena erabiltzen dute Iurreta idazterakoan”.

Abuztua amaieran eta irailaren hasieran burutuko den egitarauarekin “gertakizun historiko” hori gogoraraztea nahi dute eta prestatutako ekitaldiak aurrera eramateko Iurretako Udalaren laguntza jaso dute. Hala ere,  beste erakunde batzuen partaidetza eta herriko talde zein, industria eta merkataritzaren laguntza izatea espero dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados