Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iurretako historia ipuintxoen bidez kontatzen hasi dira sare sozialetan

Iurretak orain dela 30 urte berreskuratu zuen bere herri izaera, ofizialki 1990eko urtarrilaren 1ean Durangotik desanexionatu baitzen. Herriak, hala ere, historia luzea eta aberatsa du eta berau herritarrei gerturatu nahi die Eñaut Aiartzaguena ilustratzaile, komikigile eta diseinatzaileak.

Aiartzaguenak herriko eskoletan erabiltzeko unitate didaktikoak egitea proposatu zion Iurretako Udalari eta lan hori egiteko Gerediaga Elkarteko Jon Irazabal ikerlariak idatzitako Iurretako historia laburra hartu zuen oinarri.

Hala ere, koronabirusak eragindako egoera dela eta, “datorren urteko ikasturtera arte atzeratu dugu egitasmoa” ilustratzailearen esanetan. Gainera, “etxetik ateratzerik ez dugunez, akaso konfinamendu garai hau ederra izan daiteke lanak aurreratu eta gure historia ezagutuz jolas pixka bat egiteko!”, bururatu zitzaion Aiartzaguenari.

Horregatik, herritarrei ekimenaren berri emateko eta egingo duen ekarpenaren aurrerapen gisa, “herriko historiari buruzko zenbait ipuin prestatu eta Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetara eta Iurretako Udaleko webgunera igo ditugu”. Ipuin bakoitza herritarren ahotsetan entzuteko aukera ere eskainiko da irribarrez.info/iurreta webgunean.

Ariketatxoak

Atal berri bakoitzean ariketatxo bat ere tartekatzen da eta lehenengoan herriaren izenari dagokion galdera erantzun behar da. Iurreta, ‘hiru erreka’ batzen diren lekua omen denez, erreka horiek zeintzuk diren erantzun behar dute irakurleek.

‘Iurretako historia. Handien itzalaren argia’ren lehenengo atala atzo bertan igo zuten sare sozialetara eta astegunetan atal berri bat igoko du. Dagoeneko sei egunetarako kapituluak prestatu ditu Aiartzaguenak, eta aste honetako barikura arte egindakoez gain datorren astelehenean eta martitzenean ikusgai egongo direnak ere argitaratzeko prest ditu.

Ekarpenak

Une honetan “ez dakit zenbat atal gehiago egingo ditudan. Iurretako historiari lotutako atalez gain, herritarrek egindako ekarpenekin beste batzuk egiteko asmoa dudalako”. Horretarako, irribarrez.info webgunean formulario antzerako gunea atondu eta, nahi duenak, historiari buruzko informazioa, anekdotak edo bestelako aipamenak egin ditzake.

Aiartzaguenak asmatutako ipuinen protagonistak Jone eta Aritz neba-arreba iurretarrak dira eta beraien nondik-norakoak adierazteko Irazabalek herriari buruz idatzitako lana hartu du abiapuntu. “Orain direla bi urte inguru idatzitako historia laburra” amaitu zuela aitortu du Gerediaga elkarteko ikerlariak eta, desanexioaren 30. urteurrena dela eta, “egindako lana argitaratuta” ikusteko ilusioa duela ere adierazi du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados