Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Iurretako eta Elorrio Durangaldeko onenen artean

Iurretako eta Elorrio Durangaldeko onenen artean

Durangaldean 13 talde dauzkagu herrialdeko bost kategoria desberdinetan. Berriz ‘A’ taldea Ohorezko mailan; Ermua ‘A’, Preferenten; Iurretako, Elorrio ‘A’ eta Zaldua, Lehenengo mailan; Abadiño eta Amorebieta ‘B’, Bigarrenean; eta, Hirugarren mailan, Zorrontzako, Berriz ‘B’, Ezkurdi, Ermua ‘B’, Extremeño eta Elorrio ‘B’ taldeak. Guzti hauetariko bi, Iurretako eta Elorrio hain zuzen ere, sasoi oso onean dabiltza eta goiko postuetan amaitu dute denboraldiaren lehen zatia. Gainontzeko gehienak, kontuz ibili behar izango dute denboraldi amaieran arriskutan ez izateko.

Ohorezko mailan Berriz ‘A’ taldea daukagu jaitsiera postuekin jolasean. 15 punturekin, sailkapenean lau azkenen artean dabil partiduak irabazteko zailtasun larriekin. Hala ere, aipatu beharra dago kategoria nahiko berdindua dela, adibidez, Gallarta, 7. sailkatua, 5 puntura baino ez dagoelako.

Ermua ‘A’ taldeak ere ez dauka errez preferente mailan. Partidu bakarra irabazi dute eta sailkapenean, azken postuan dago kokatuta 8 punturekin. Bai etxean, baita etxetik kanpo ere oso ahul dabiltza.

Lehenengo mailan,  Iurretakok talde polita osatu du eta 31 punturekin, bigarren postuan ekingo dio berriz denboraldiari. Etxetik kanpo ez dute partidurik galdu eta, Iurretan, bi besterik ez. Guztira, 8 gol bakarrik jaso dituzte kontran. Ipar Ircio, Iurretakoko atezainaren esanetan, denboraldiaren bigarren zatiari goiko postuetan jarraitzeko itxaropenarekin ekiten diote, datorren urtean, Preferente mailan jolastu ahal izateko. Zaila izango dela dio, oraindik puntu asko jokatzeko daudelako baina taldea ondo ikusten duela eta horretarako lanean darraiela. “Taldea indartzen duen guztia ongietorria izango dela” egiaztatu du. Bere iritziz, “Urduliz trata ezin dabil eta Elorriok, dinamika honetan jarraitzen badu, goian egoteko aukera serioak izango ditu”.

Kategoria honetan, Elorrio ‘A’ taldeak eman du sorpresa. Iazko denboraldian igo zen bigarren mailatik eta aurten, Lehenengo maila honetan, 3. doa sailkapenean 30 punturekin eta gol asko sarturik. Elorriarren ordezkariak, Unai Diaz de Cerio-k, denboraldiko bigarren zatia partiduz partidu joateko asmoz hasiko dutela dio eta denboraldi amaieran igotzeko aukerak badute, horretarako borrokatuko dutela. Taldeko jokalari asko min hartuta izan dira eta errekuperatzen ari dira, bigarren bueltari maila altuan ekiteko taldekide guztiak berreskuratu behar dituztela egiaztatu du. “Urduliz lehenengo postuetan izango da dudarik gabe. Bestalde, Iurretako, Artibai, Uritarra eta gu geu, Elorrio, izango gara Preferente mailara igotzeko aukerak izango dituztenak” dio Unaik. Zalduak, berriz, 12. postuan hasiko du denboraldiko bigarren zatia. Hauek ezingo dira larregi lasaitu, atzetik datozenak oso hurbil daudelako. Aipatu beharra dago, kategoria honetako lehenengoa, Urduliz, trata ezin dabilela, izan ere, jokatutako partidu guztiak irabazi ditu.

Abadiño taldea, 6. dago sailkatuta Bigarren mailan. Jokalari gazte berri asko ditu, baita entrenatzaile berria ere, baina postu gorenetan egoteko taldea da. Gainera, futbol eskola berria eraiki dute aurten, entrenatzaile eta jokalari gazteak hezteko asmoz eta futbolaren oinarriari garrantzia emanez. Amorebieta ‘B’ taldea ere ez dabil batere makal. 8. postuan, abadiñarrengandik puntu bakarrera daude talde indartsuarekin.

Hirugarren mailako lehenengo postuan Zorrontzako taldea ikus dezakegu. 29 punturekin, partidu bakarra galdu dute eta, datorren denboraldian, Bigarren mailara itzultzeko asmoa dute. Berriz ‘B’ taldea ere helburu berdinarekin dago, 20 punturekin 4. sailkatua. Durangaldeako beste lau talde daude puntu biren aldearekin: 7. Ezkurdi 15 punturekin; 14 punturekin Ermua ‘B’ 10.; eta, Extremeño eta Elorrio ‘B’, 13 punturekin, 11 eta 13. postuetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. erderakada

    Euskaldun batek ezin du “hobeagoa” esan, edota gitxienez idatzi. Hain euskaltzale den alderdi baten hankasartzeak esanguratsuak dira.

    Deja una Respuesta
  2. erderakada

    Euskaldun batek ezin du “hobeagoa” esan, edota gitxienez idatzi. Hain euskaltzale den alderdi baten hankasartzeak esanguratsuak dira.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados