Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek ‘Proiektu Metodologiko onena’ saria jaso dute Bilbon izandako Euskelec kotxe elektrikoen VI. txapelketan. Lehiaketa horretan parte hartzen duten Euskadiko lanbide-heziketako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute.
‘Proiektu Metodologiko onena’ren saria eskuratzeaz gain, Iurretako Lanbide Heziketa taldeak seigarren postua lortu zuen erresistentzia-proban. Eskualdeko ordezkariek “sentsazio onarekin itzuli ziren Bilbotik joan den larunbatean izandako txapelketaren ondoren”.
Euskelec lehiaketaren azken probak San Mames gunean izan ziren. Ibilgailu % 100 elektrikoa diseinatu eta eraikitzeko, lehiakideek oinarri eragile komun batetik abiatu behar dira; hau da, motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak berdinak izan behar dira.
Eginbehar horrekin, ikasleen artean talde-lana sustatzeaz gain, jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabili nahi dute antolatzaileek, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoa lortzeko.
Enhorabuena a todos los que formáis Iurreta Lanbide Heziketa!