Zornotzako Armendola Kultur Elkarteak Isidro Deuna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu larunbaterako. Jolasak, Bizkaiko produktuen dastaketa eta musika izango dira Herriko plazan, 11.30etatik 15.00ak bitartean burutuko den ekitaldian.
Edozein motako ekintza soziokulturalak sustatzeko helburuarekin jaio zen Armendola Kultur Elkartea. Isidro Deuna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute larunbaterako.
Alde batetik, umeentzako jolasak izango dira, 11.30etatik 12.30etara. Bitartean, Bizkaiko produktuen dastaketa, garagardoa eta txakolina, izango da. “Erdizka lauetan” folk taldeak giroa alaituko du 13.00etatik 15.00etara. Gainera, dantza saioa maisu baten gidaritzapean burutuko da. Goizean zehar, txosna bat izango da Herriko plazan.
ZORNOTZAN. Zornotzako albisteak