Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Inurrien’ argizaiola

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Albillos, Mendia, Belaza, Zengotitabengoa eta Alberdi, ezkerretik eskumara (argazkia: Txelu Angoitia).
Albillos, Mendia, Belaza, Zengotitabengoa eta Alberdi, ezkerretik eskumara (argazkia: Txelu Angoitia).

Euskalgintzan lan oparoa baina, batez ere, ‘gau beltzean’ argia izan zirenak eta direnak baina “esker onik inoiz jaso ez dutenak” omenduko ditu aurten Durangoko Azokak, Argizaiola omen-saria emanez. Orain arte arlo ezberdinetako pertsona ugari omendu ditu Gerediaga elkarteak aitormen sariarekin, baina ekimen honen 25. edizioak “ehunka ‘inurrik’ egindako lana” nabarmendu nahi du Nerea Mujika buru duen elkarteak.

Gerediagak sei pertsona aukeratu ditu euskal kultura eta euskararen alde ‘inurri-lana’ egiteagatik. Hauetako lau hego Euskal Herriko probintzia bakoitzetik, beste bat ipar Euskal Herrikoa eta seigarrena diasporaren ordezkaria.

Abenduaren 3an San Agustin Kultur Gunean izango den ekitaldiko protagonistak Kepa Mendia arabarra, Jaime Albillos gipuzkoarra, Pantxika Erramuzpe iparraldekoa eta Mari Carmen Belaza nafarra izango dira. Omenduko dituzten beste biak Durangaldekoak dira; Justo Alberdi iurretarra eta Zaldibarren bizi, Abadiñon hazi eta 35 urtez Chicagon bizi izan den Jose Ramon Zengotitabengoa, hain zuzen.

Alberdik eta Zengotitabengoak hainbat arlotan egin dute lan, euren lanbideetatik kanpo. Iurretarra Herri Gaztedi eta Gerediaga elkarteetan, Mikel Deuna dantza taldean, jai batzordeetan eta beste elkarte batzuetan herrigintza eta kulturgintzan aritzeaz gain, Iurretako Ikastolako sortzaileetakoa da. Zengotitabengoa berriz, Society for Basque Studies in America elkarteko bultzatzailea eta Renoko Euskal Ikasketen Zentroko eta North American Basque Organizations-eko (NABO) erakundeetako batzordekidea izan da.

Bere ogibidetik kanpo egindako lana, “euskararen harra” barruan zuelako eta “militantzia moduen herriari egindako eskaintza gisa” ulertzen du Alberdik. Hala ere, apaltasunez aitortzen du “txindurri asko izan gara eta nik beti egin dudan beharra talde-lanean izan da, beste hainbat lagunekin batera”.

Egindako ekarpen guztien artean, “euskararen alde egin dudan beharra” eta  batez ere AEKn egindako bi hamarkadak asebetetzen dute Alberdi. Agian oroitzapen pozgarrienetako bat “magisteritza egindako irakasleei” emandako klaseak gogoratzen ditu, eurek izan zirelako “euskara ikasi edo alfabetatu eta gero, euren eskoletan euskaraz erakusten zutenak. Transmisioa bideratzen lagundu nien”.

Gerediaga elkartean ere gaztetatik sartu zen Alberdi eta 70. hamarkadan batzordeko kidea ere izan zen, Valentin Lasuen presidente zen garaian alegia. “Satisfazio itzela izan zen Bittor Kapanaga, Berriozabalgoitia, Jose Luis Lizundia eta beste batzuekin beharra egitea eta ‘Kirikiño’ sailaren sorreran parte hartzea”.

Durangoko Azokak Andra Mariko elizpetik Landako gunera egin duen mende erdiko ibilbideak ez duela oinarrizko aldaketarik ekarri deritzo Alberdik, azokaren ezaugarri nagusiari dagokionez behitzat. “Diferente ikusten badugu ere, gauza bera dela uste dut. Formatua eta formak aldatu dira, askoz handiagoa delako, baina uste dot mamia eta espiritua berdinak direla”.

Hasierako ezaugarriari eusten diola uste du iurretarrak, euskarari alegia. “Orduan ere euskara zen helburua eta orain ere bai” eta Azokak “euskara transmititzeko behar genituen erremintak” lortzeko aukera ematen zuen, hizkuntzaren garapena bideratzeko “material falta izugarria zegoelako”.

Bizitzak hala ekarrita, Estatu Batuetan jardun da euskara eta euskal kulturaren alde buru-belarri Jose Ramon Zengotitabengoa. Bere bizilekua Chicagon zuen arren, sarritan bidaiatu du Renoko Unibertsitatean dagoen Euskal Ikasketen Zentrora edo bizilagun euskaldun ugari dituzten Boise, San Francisco, Mexiko edo Bueno Aires hirietara.

Ekarpen gogoragarrien artean “Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu eta Bizente Larrea eskultoreek 1984. urtean Chicagon egindako erakusketa” aipatzen du Zengotitabengoak. Ez hori bakarrik, “10 metroko altuera duen Basterretxearen ‘Orreaga’ eskultura” eta Mendibururen ‘Atarian’ pieza erosi zituen eta Renoko Unibertsitateari eman zizkion.

Euskara Amerikan

Gaur egun Gasteizen bizi den zaldibartarrak, “Amerikan euskal kulturaren alde lan egin duten pertsonen lana aitortzen” duen Society for Basque Studies in America erakundearen sorrera bultzatu zuen. Elkarte horrek “Jose Antonio Agirrek Columbia Universityn egindako lana edo Jai-Alaiko pilotari ospetsuak izandako ‘Pistón’, ‘Txutxo’ Larranaga edo Guillermo” omendu ditu azken 30 urteetan, besteak beste.

Euskaldunak Ameriketan lortu duten aitormena “pertsona zintzoak garelako” dela uste du Zengotitabengoak eta, arrazoi horregatik, komunitate indartsua bilakatu da. Boisen, esaterako, “hiriko bizkarrezurra dira” bertan bizi diren 7.000 euskaldun inguru. “Euskara gehiago entzuten da Amerikako sortaldeko hainbat lekutan Euskadin baino”.

Estatu Batuetan ezezik Mexikon ere euskaldunak lortutako prestigioa aipatzen du diasporan ‘inurri-lana’ egindako zaldibartarrak. Horren eredu jartzen du XVIII. mendean Anbrosio Meabe durangarrak eta beste euskaldun batzuk eraikitako ‘Colegio de las Vizcaínas’.

Zócalo-aren erdian dagoen ikastetxe ikusgarri horrek “Athletic-en futbol-zelaia baino zortzi bider handiagoa den eremua hartzen du”. Bertan ikasi zuen, besteak beste, Querétaroko korrejidorea eta Mexikoko independentziaren alde matxinatu zen Josefa Ortiz de Domínguezek.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_posts_slider count=”1″ interval=”0″ slides_content=”teaser” slides_title=”1″ thumb_size=”full” posttypes=”post” posts_in=”40334″][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_posts_slider count=”1″ interval=”0″ slides_content=”teaser” slides_title=”1″ thumb_size=”large” posttypes=”post” posts_in=”40340″][/vc_column][/vc_row]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados