Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Integrazioa errazteko, etorkinentzako euskara ikastaroak eskainiko dira

Integrazio prozesua errazteko helburuarekin, AISA etornkinentzako euskara ikastaroak eskainiko ditu aurten ere Durangoko Udalak. Egitasmoa 2005ean jarri zen martxan, Euskera Sailaren bidez eta Inmigrazio Sailaren laguntzarekin. Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 24ean izango da.

“Gizarteratze egokirako bide garrantzitsu bat hizkuntzari dagokiona da, eta horretara bideratzen da egitasmo hau. Ez da solik gaitasun linguistikoa bereganatzeko tresna, baizik eta baliabide ezin hobea hemengo gizartean integratzeko, bai ikuspuntu kulturaletik bai sozialetik ere”, azaldu dute udal arduradunek.

Beraz, ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, 24 egunetan banatuta, eskola-ordu bi eta erdi emango dira, astelehen eta azteazkenetan, 18.30etik 21.00etara.

 

20 euro

Ikastaroa datorren martxoaren 5ean hasiko da eta ekainaren 11n amaituko da. Izena emateko azkenengo eguna, otsailaren 24ean izango da eta matrikula Udaleko Euskara Sailak Pinondo Etxean duen bulegoan egin behar da. Matrikula egitean, 20 euro ordaindu beharko du ikasleak eta ikastaroa amaitutakoan dirua itzuliko zaio, %80ko asistentzia izan badu. Gainera, ikasle kopurua mugatua izango da, 12 gutxienez eta 18 gehienez.

Ikastaroan, AISA programaren liburuak eta hiztegi irudidun bat erabiliko dira. Azken hau, berriz, doan emango zaie ikasleei.
Informazio gehiago: Durangoko Udala: 94 603 0016/ www.durango-udala.net/euskera@durango-udala.net/ Pinondo Etxea: 94 603 00 30.

 

DURANGON. Noticias de Durango

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados