Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Inoiz baino nobedade eta ekitaldi gehiago egongo dira Azokan

60. Durangoko Azokaren egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur Durangoko Museoan, azoka egunetan Atartea gune berria hartuko duen aretoan hain zuzen. Bertan izan dira egitarauaren antolaketan lanean ari diren arduradunak: Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea), Irati Agorria (Irudienea), Diana Franco (Kabia), Itxasne Arabiourrutia (Saguganbara), Maider Larrañaga (Szenatokia), Aitor Agiriano (Azoka Telebista) eta Garazi Arrizabalaga (Durangoko Museoa). Denen artean, 60. edizioko berrikuntza nagusiak eta egitarauak gunez gune izango dituen xehetasunak azaldu dituzte kazetarien aurrean.

60 urte beteko ditu Durangoko Azokak aurten. “Azkar esaten da, baina lan izugarria gordetzen da sei hamarkada hauen atzean”, azpimarratu du Beñat Gaztelurrutia koordinatzaileak Azokak orain arte egindako ibilbidea nabarmendu nahian.

“Atzera begirako nostalgian erori ordez, harro aldarrikatu nahi dugu gaur Durangoko Azokak izandako bilakaera eta pozik heltzen diogu aurrean dugun erronkari. Horregatik, prestaketen azken txanpan murgilduta gauden honetan, Durangoko Azokaren ateak zabaltzeko inoiz baino gogotsuago gaude”, esplikatu du Gaztelurrutiak.

Abenduaren 5etik 8ra garatuko da Durangoko Azoka. Landako Gunean 285 erakusmahai ipiniko dituzte 175 partaideren artean, eta 1026 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emateko; horietatik 694 liburuak, 163 musika ekoizpenak, 30 aldizkariak eta 139 bestelako ekoizpenak (fanzineak, audioliburuak, podcastak…) izango dira.

Lan berriak aurkezteko 273 ekitaldi programatu dira. Inoizko zenbaki handienak dira. “Sortzen doazen adierazpen eta korronte berrietara moldatzen ari da euskal kultura, eta horren atzetik, euskarazko sorkuntza bultzatu eta hauspotzeko asmoz lanean dihardu Durangoko Azokak, esku artean dugun Kulturaren Jaialdi hau ahalik eta anitzena eta koloretsuena izan dadin”, gaineratu du.

Berrikuntza nagusiak

60. urteurrenarekin batera, Durangoko Azokak zenbait berrikuntza plazaratu nahi izan ditu. Berrikuntza horiek ordea, ez diote urteurren baten ospakizunari erantzuten, Azokak sei hamarkadetan zehar egindako ibilbidearen noranzkoari baizik: ingurura moldatzen joan da etengabe azoka; euskal kulturaren berritasunei egokitzen eta arte-adierazpen berriak batzen.

Horregatik, aurten bi gune berri izango ditu Durangoko Azokak: Berbagailua (Podcasten Plaza) eta Atartea (Arte Ederren Plaza).

Horrekin batera, aurten nobedade bezala, azoka itxi eta gero egitarauak jarraipena izango du. Hasteko, gauetako kontzertuak izango ditugu: 5ean Lukiek eta Ezezez, eta 6an Mirua eta Naxker. Gainera, 6an Behe Bandakoen errezitaldia eta bostOK konpainiaren emanaldi bat ere egongo da iluntzean; 7an Formol laborategiaren ikuskizuna izango dugu, baita Bittor Kapanaga kulturgilea omentzeko ekitaldia, eta Gaua filmaren emanaldia Paul Urkijo bertan
dela.

Egitarau osoa, durangokoazoka.eus webean kontsultatu ahalko dute zaleek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados